Finantzaketarako laguntzak
Tratamendu-arduraduna
Finantza Politikako Zuzendaritza, Ekonomia eta Ogasuna Saila
Donostia-San Sebastián 1, 01010, Vitoria-Gasteiz, Araba
Telefonoa: 945018000 Web orria: http://euskadi.eus
Datuak babesteko ordezkaria
Donostia-San Sebastián 1, 01010, Vitoria-Gasteiz, Araba
Telefonoa: 945 018 680Web orria: www.euskadi.eus/datu-babesa
Helburuaren deskribapena
Enpresa txikiei, banakako enpresaburuei eta profesional autonomoei finantza-laguntza emateko programak kudeatzea.
Oinarri juridikoa
- Tratamendua beharrezkoa da, interes publikoaren aldeko eginkizunen bat betetzeko edo tratamenduaren arduradunari emandako botere publikoak betetzeko jardunean.
- EAEko aurrekontu orokorrak onartzen dituen ekitaldi bakoitzeko Legeak.
- Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren VI Titulua.
- 38/2003 Lege Orokorra, azaroaren 17koa, Diru-laguntzei buruzkoa.
Gordetzeko epea
Jaso zireneko helburua betetzeko eta egon daitezkeen erantzukizunak zehazteko beharrezkoa den denbora. Artxiboei eta dokumentazioari buruzko araudian ezarritakoa aplikatuko da.
Interesdun taldeak
- Eskatzaileak
- Onuradunak
- Banakako enpresaburuak eta autonomoak
Uzteen hartzaile-kategoriak (Datuak komunikatzea)
- Bankuak, kutxak eta baserritarren kutxak
- Beste finantza entitate batzuk
Datuen kategoriak
- Identifikazio-datuak
- Datu ekonomiko-finantzarioak eta aseguruei buruzkoak
Nazioarteko transferentziak
Ez dago aurreikusita
Segurtasun neurriak
Ezarri diren segurtasun-neurriak bat datoz Segurtasunerako Eskema Nazionala Administrazio Elektronikoaren eremuan arautzen duen urtarrilaren 8ko 3/2010 Errege Dekretuko II. Eranskinean (Segurtasun-neurriak) aurreikusitakoekin.