Osasunarekin zerikusia duten jarduerei buruzko publizitate-baimenak kudeatzea.
Tratamendu-arduraduna
Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko Zuzendaritza, Osasun Saila
Donostia-San Sebastián 1, 01010, Vitoria-Gasteiz, Araba
Telefonoa: 945018000 Web orria: http://euskadi.eus
Datuak babesteko ordezkaria
Donostia-San Sebastián 1, 01010, Vitoria-Gasteiz, Araba
Telefonoa: 945 018 680Web orria: www.euskadi.eus/datu-babesa
Helburuaren deskribapena
Baimen administratiboak ematea, eskatzaileek osasunarekin lotuta egiten dituzten jarduera profesionalei buruzko publizitatea egin dezaten.
Oinarri juridikoa
- Tratamendua beharrezkoa da, interes publikoaren aldeko eginkizunen bat betetzeko edo tratamenduaren arduradunari emandako botere publikoak betetzeko jardunean.
- 8/1997 Legea, ekainaren 26koa, Euskadiko Antolamendu Sanitarioarena.
- 29/2009 Legea, abenduaren 30ekoa, lehia desleialaren eta publizitatearen lege-araubidea aldatzen duena, kontsumitzaile eta erabiltzaileen babesa hobetzeko.
- 39/2015 Legea, urriaren1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena.
Gordetzeko epea
Jaso zireneko helburua betetzeko eta egon daitezkeen erantzukizunak zehazteko beharrezkoa den denbora. Artxiboei eta dokumentazioari buruzko araudian ezarritakoa aplikatuko da.
Interesdun taldeak
- Eskatzaileak
Uzteen hartzaile-kategoriak (Datuak komunikatzea)
- Ez da daturik lagatzen
Datuen kategoriak
- Identifikazio-datuak
- Datu akademikoak eta profesionalak
- Transakzioen eta zerbitzuen datuak
Nazioarteko transferentziak
Ez dago aurreikusita
Segurtasun neurriak
Ezarri diren segurtasun-neurriak bat datoz Segurtasunerako Eskema Nazionala Administrazio Elektronikoaren eremuan arautzen duen urtarrilaren 8ko 3/2010 Errege Dekretuko II. Eranskinean (Segurtasun-neurriak) aurreikusitakoekin.