Eusko Jaurlaritza

kontratazioaren kudeatzea

Tratamendu-arduraduna

Garapenerako Lankidetzarako Euskal Agentzia
Navarra, 201007Vitoria-GasteizAraba
Telefonoa: 945016403 

Datuak babesteko ordezkaria

Donostia-San Sebastián 101010Vitoria-GasteizAraba
Telefonoa: 945 018 680

Helburuaren deskribapena

Kontratazio publikoko prozedura fase guztietan kudeatzea, honako hauek barne-hartuz betearazpena, aldaketak, luzapenak, epe- edo prezio-aldaketak, azken zenbatekoa eta iraungipena, baita esleipen-prozeduran atzera egiteko erabakiak, ez esleitzeko erabakiak edo kontratua egiteko erabakiak eta kontratistari egoz dakizkiokeen eta suntsipena ekarri duten inguruabarrak ere.

Oinarri juridikoa

  • Tratamendua beharrezkoa da, interesduna alderdi duen kontratu bat betearazteko.
  • 9/2017 Legea, azaroaren 8koa, Sektore Publikoko Kontratuena, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2014ko otsailaren 26ko 2014/23/EB eta 2014/24/EB zuzentarauen transposizioa egiten duena Espainiako ordenamendu juridikora.

Gordetzeko epea

Jaso zireneko helburua betetzeko eta egon daitezkeen erantzukizunak zehazteko beharrezkoa den denbora. Artxiboei eta dokumentazioari buruzko araudian ezarritakoa aplikatuko da.

Interesdun taldeak

  • Pertsona fisikoak, norbere izenean edo pertsona juridikoen ordezkari, balizko lizitatzaileak edo kontratistak eta kontratua gauzatzeko kontratistek hautatutako pertsonak.

Uzteen hartzaile-kategoriak (Datuak komunikatzea)

  • Elkarteak eta irabazi asmorik gabeko organizazioak
  • Ogasun publikoa eta zerga administrazioa
  • Interesdun legitimoak

Datuen kategoriak

  • Identifikazio-datuak
  • Datu akademikoak eta profesionalak
  • Enpleguari eta administrazio-karrerari buruzko datuak
  • Datu ekonomiko-finantzarioak eta aseguruei buruzkoak
  • Transakzioen eta zerbitzuen datuak

Nazioarteko transferentziak

Ez dago aurreikusita

Segurtasun neurriak

Ezarri diren segurtasun-neurriak bat datoz Segurtasunerako Eskema Nazionala Administrazio Elektronikoaren eremuan arautzen duen urtarrilaren 8ko 3/2010 Errege Dekretuko II. Eranskinean (Segurtasun-neurriak) aurreikusitakoekin.

ID: 1158