Eusko Jaurlaritza

Herritarrentzako arreta-zerbitzua: kontsumo arloko kontsultak eta erreklamazioak

Tratamendu-arduraduna

Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutua
Santiago, 1101002Vitoria-GasteizAraba
Telefonoa: 945062140 

Datuak babesteko ordezkaria

Donostia-San Sebastián 101010Vitoria-GasteizAraba
Telefonoa: 945 018 680

Helburuaren deskribapena

Kontsulta, erreklamazio, kexa eta salaketen kudeaketa

Oinarri juridikoa

  • Tratamendua beharrezkoa da, aplikagarriak diren lege-eginbideak betetzeko.
  • 6/2003 Legea abenduaren 22koa, Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Estatutuarena.
  • 142/2014 Dekretua, uztailaren 1ekoa, Kontsumoko erreklamazio-orriei eta kontsumitzaileen eta erabiltzaileen kexa, erreklamazio eta salaketei erantzuteko prozedurari buruzkoa.

Gordetzeko epea

Jaso zireneko helburua betetzeko eta egon daitezkeen erantzukizunak zehazteko beharrezkoa den denbora. Artxiboei eta dokumentazioari buruzko araudian ezarritakoa aplikatuko da.

Interesdun taldeak

  • Herritarrak
  • Erabiltzaileak
  • Onuradunak
  • Harremanetarako pertsonak
  • Kontsumitzaileak eta erabiltzaileak

Uzteen hartzaile-kategoriak (Datuak komunikatzea)

  • Interesdun legitimoak
  • Administrazio publikoko organoak eta gatazkak judizioz kanpo ebazteko erakundeak

Datuen kategoriak

  • Identifikazio-datuak
  • Datu ekonomiko-finantzarioak eta aseguruei buruzkoak
  • Merkataritza-informazioari buruzko datuak
  • Transakzioen eta zerbitzuen datuak

Nazioarteko transferentziak

Ez dago aurreikusita

Segurtasun neurriak

Ezarri diren segurtasun-neurriak bat datoz Segurtasunerako Eskema Nazionala Administrazio Elektronikoaren eremuan arautzen duen urtarrilaren 8ko 3/2010 Errege Dekretuko II. Eranskinean (Segurtasun-neurriak) aurreikusitakoekin.

ID: 1145