EAEko Gaixotasun Arraroen Erregistroa
Tratamendu-arduraduna
Datuak babesteko ordezkaria
Helburuaren deskribapena
Europar Batasunaren mailan 10.000 biztanleko 5 kasu baino gutxiagoko prebalentzia duten gaixotasunen eraginari, prebalentziari, bilakaerari eta beste alderdi batzuei buruzko informazio-beharrak asetzea. Informazio horretan oinarrituta, azterlanak eta ikerlanak egin nahi dira arlo horretan, bai eta ebaluazioa, plangintza, kudeaketa sanitarioak eta jardueren programazioa ere, pazienteen bizi-kalitateari eusteko asmoz.
Oinarri juridikoa
- Tratamendua beharrezkoa da, aplikagarriak diren lege-eginbideak betetzeko.
- Tratamendua beharrezkoa da, interes publikoaren aldeko eginkizunen bat betetzeko edo tratamenduaren arduradunari emandako botere publikoak betetzeko jardunean.
- 14/1986 Lege Orokorra, apirilaren 25ekoa, Osasunari buruzkoa.
- 16/2003 Legea, maiatzaren 28koa, Osasun Sistema Nazionalaren kohesioari eta kalitateari buruzkoa.
- 8/1997 Legea, ekainaren 26koa, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzkoa.
Gordetzeko epea
Jaso zireneko helburua betetzeko eta egon daitezkeen erantzukizunak zehazteko beharrezkoa den denbora. Artxiboei eta dokumentazioari buruzko araudian ezarritakoa aplikatuko da.
Interesdun taldeak
- Gaixoak
- Interesduna (1., 2., 3. eta 4. mailako familia-aurrekariak) Gaixotasun arraroak diagnostikatzen zaizkien pertsonak edo gaixotasun horien jarraipena egiten zaienak KAEren zentroetan. Osasun-arloko profesionalak eta ikertzaileak.
Uzteen hartzaile-kategoriak (Datuak komunikatzea)
- Gizarte segurantzaren organismoak
- Gaixotasun Arraroen Estatuko Erregistroa (Osasun Ministerioa), Osakidetza, gaixotasun arraroen erregistroak dituzten beste osasun-administrazio batzuk
Datuen kategoriak
- Identifikazio-datuak
- Ezaugarri pertsonalak
- Datu-kategoria bereziak
- Osasuna
Nazioarteko transferentziak
Ez dago aurreikusita
Segurtasun neurriak
Ezarri diren segurtasun-neurriak bat datoz Segurtasunerako Eskema Nazionala Administrazio Elektronikoaren eremuan arautzen duen urtarrilaren 8ko 3/2010 Errege Dekretuko II. Eranskinean (Segurtasun-neurriak) aurreikusitakoekin.