Informazio mikrobiologikoko sistema
Tratamendu-arduraduna
Datuak babesteko ordezkaria
Helburuaren deskribapena
Gaixotasunak eta beste prozesu akutu edo kroniko batzuk kontrolatzea, egoeraren gaineko informazio eguneratua eta etengabea izatea, patroi epidemiologikoaren joerak eta aldaketak identifikatzea, gaixotasunen aurrean eta osasun publikoko arazo berrien aurrean ikerketa- eta ekintza-oinarriak ezartzea eta informazio epidemiologikoa eman eta prestatzea. Informazio Mikrobiologikoko Sistemak datuak biltzen ditu Euskal Autonomia Erkidegoan antzemandako patologia kutsagarriei buruz. Sistema horrek helburu hauek ditu 1.– Eragile etiologikoen ibilia antzematea, eta beren ezaugarriak eta agerpen-ereduak jasotzea. 2.– Epidemien sorreren ezaugarriak eskuratzea. 3.– Eragile berriak eta goranzko patologiak identifikatzea. 4.– Mikrobioen kontrako erresistentziak monitorizatzea.
Oinarri juridikoa
- Tratamendua beharrezkoa da, interes publikoaren aldeko eginkizunen bat betetzeko edo tratamenduaren arduradunari emandako botere publikoak betetzeko jardunean.
- 8/1997 Legea, ekainaren 26koa, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzkoa.
Gordetzeko epea
Jaso zireneko helburua betetzeko eta egon daitezkeen erantzukizunak zehazteko beharrezkoa den denbora. Artxiboei eta dokumentazioari buruzko araudian ezarritakoa aplikatuko da.
Interesdun taldeak
- Herritarrak
- Gaixoak
- Onuradunak
Uzteen hartzaile-kategoriak (Datuak komunikatzea)
- Gizarte segurantzaren organismoak
- Estatuko Administrazioko beste organo batzuk
- Osakidetza eta Osasun Ministerioa
Datuen kategoriak
- Identifikazio-datuak
- Ezaugarri pertsonalak
- Datu-kategoria bereziak
- Osasuna
Nazioarteko transferentziak
Ez dago aurreikusita
Segurtasun neurriak
Ezarri diren segurtasun-neurriak bat datoz Segurtasunerako Eskema Nazionala Administrazio Elektronikoaren eremuan arautzen duen urtarrilaren 8ko 3/2010 Errege Dekretuko II. Eranskinean (Segurtasun-neurriak) aurreikusitakoekin.