Eusko Jaurlaritza

Euskal Autonomia Erkidegoko Zaintza Epidemiologikoko Sistema kudeatzea

Tratamendu-arduraduna

Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritza, Osasun Saila
Donostia-San Sebastián 101010Vitoria-GasteizAraba
Telefonoa: 945018000 

Datuak babesteko ordezkaria

Donostia-San Sebastián 101010Vitoria-GasteizAraba
Telefonoa: 945 018 680

Helburuaren deskribapena

Informazio epidemiologikoa biltzea eta aztertzea, gaixotasunari aurrea hartzeko, osasun-kontroleko neurrien bidez; horretarako, osasun-arazoak eta horien faktore erabakigarriak identifikatuko dira, osasun publikoaren arloko ikerketa, plangintza eta ebaluazio egoki baten bidez. A) Gaixotasun transmitigarrien eta ez-transmitigarrien kontrola ahalbidetzea, bai eta Euskal Autonomia Erkidegoko beste prozesu akutu edo kroniko batzuen kontrola ere, agerraldi epidemikoak eta beste osasun-alerta egoera batzuk detektatzea, kontrolatzea eta aztertzea barne. B) Euskal Autonomia Erkidegoko gaixotasun nagusien egoerari buruzko ezagutza eguneratua eta etengabea izatea. C) Eredu epidemiologikoan joerak eta aldaketak identifikatzea, esku hartzeko beharra baloratzeko eta abian jarritako kontrol-programak ebaluatzeko. D) Gaixotasunen eta osasun publikoko arazo berrien aurrean ikertzeko eta jarduteko oinarriak ezartzea. E) Espainiako Estatuaren eta Europar Batasunaren zaintza epidemiologikorako beharrezkoa den informazioa ematea. F) Informazio epidemiologikoa lantzea, bai eta hainbat estatistika eta txosten sanitario ere, eta horiek osasun-sistemako estamentuei zabaltzea. Helburu horiek lortzeko, Euskal Autonomia Erkidegoko Zaintza Epidemiologikoko Sistemak honako jarduera hauek garatuko ditu A) Jakinarazi beharreko gaixotasunei eta prozesuei buruzko informazioa sistematikoki eta aldizka biltzea. B) Informazio hori aztertzea. C) Landutako informazioa eta horren ondoriozko gomendioak zabaltzea.

Oinarri juridikoa

  • Tratamendua beharrezkoa da, interesdunaren edo beste pertsona fisikoaren nahitaezko interesak babesteko.
  • Tratamendua beharrezkoa da, interes publikoaren aldeko eginkizunen bat betetzeko edo tratamenduaren arduradunari emandako botere publikoak betetzeko jardunean.
  • 8/1997 Legea, ekainaren 26koa, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzkoa.
  • 16/2003 Legea, maiatzaren 28koa, Osasun Sistema Nazionalaren kohesioari eta kalitateari buruzkoa.

Gordetzeko epea

Jaso zireneko helburua betetzeko eta egon daitezkeen erantzukizunak zehazteko beharrezkoa den denbora. Artxiboei eta dokumentazioari buruzko araudian ezarritakoa aplikatuko da.

Interesdun taldeak

  • Herritarrak
  • Gaixoak

Uzteen hartzaile-kategoriak (Datuak komunikatzea)

  • Osasun entitateak
  • Segurtasun indar eta kidegoak
  • Interesdun legitimoak
  • Organo judizialak
  • Estatuko Administrazioko beste organo batzuk
  • Autonomia Erkidegoko beste organo batzuk
  • Osasun Ministerioa, Osakidetza, Infektatutako pertsonen kontaktuak

Datuen kategoriak

  • Identifikazio-datuak
  • Ezaugarri pertsonalak
  • Enpleguari eta administrazio-karrerari buruzko datuak
  • Adingabeak
  • Datu-kategoria bereziak
    • Osasuna

Nazioarteko transferentziak

Ez dago aurreikusita

Segurtasun neurriak

Ezarri diren segurtasun-neurriak bat datoz Segurtasunerako Eskema Nazionala Administrazio Elektronikoaren eremuan arautzen duen urtarrilaren 8ko 3/2010 Errege Dekretuko II. Eranskinean (Segurtasun-neurriak) aurreikusitakoekin.

ID: 0861