Enplegurako eta enplegu-prestakuntzarako dirulaguntzak
Tratamendu-arduraduna
Lanbide
Jose Atxotegi, 1, 01009, Vitoria-Gasteiz, Araba
Telefonoa: 945160600 Web orria: http://www.lanbide.euskadi.eus
Datuak babesteko ordezkaria
Donostia-San Sebastián 1, 01010, Vitoria-Gasteiz, Araba
Telefonoa: 945 018 680Web orria: www.euskadi.eus/datu-babesa
Helburuaren deskribapena
Lanbideren eskumen diren enpleguko politika aktiboekin lotutako dirulaguntzak kudeatu eta kontrolatzea. Iruzurra jazartzea eta estatistikak.
Oinarri juridikoa
- Tratamendua beharrezkoa da, aplikagarriak diren lege-eginbideak betetzeko.
- Tratamendua beharrezkoa da, interes publikoaren aldeko eginkizunen bat betetzeko edo tratamenduaren arduradunari emandako botere publikoak betetzeko jardunean.
- 38/2003 Lege Orokorra, azaroaren 17koa, Dirulaguntzei buruzkoa.
- 3/2015 Errege Dekretua, urriaren 23koa, Enpleguaren Legearen testu bategina onesten duena.
- 3/2011 Legea, urriaren 13koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuari buruzkoa.
- 1304/2013 (EB) Erregelamendua, Europako Parlamentuarena eta Kontseiluarena, 2013ko abenduaren 17koa, Europako Gizarte Funtsari buruzkoa.
Gordetzeko epea
Jaso zireneko helburua betetzeko eta egon daitezkeen erantzukizunak zehazteko beharrezkoa den denbora. Artxiboei eta dokumentazioari buruzko araudian ezarritakoa aplikatuko da.
Interesdun taldeak
- Herritarrak
- Eskatzaileak
- Genero-indarkeriaren biktima diren emakumeak
- Harremanetarako pertsonak
- Lan eskatzaileak
Uzteen hartzaile-kategoriak (Datuak komunikatzea)
- Ogasun publikoa eta zerga administrazioa
- Europako Batasuneko organoak
- Autonomia Erkidegoko beste organo batzuk
- Kontuen epaitegia edo erkidegoetako baliokidea
- Ogasun eta Ekonomia Saila, EHAA, EGF, Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorrari, EAEko Lan Ikuskaritza.
Datuen kategoriak
- Identifikazio-datuak
- Arau-hausteei buruzko datuak
- Ezaugarri pertsonalak
- Enpleguari eta administrazio-karrerari buruzko datuak
- Datu ekonomiko-finantzarioak eta aseguruei buruzkoak
- Datu-kategoria bereziak
- Osasuna
Nazioarteko transferentziak
Ez dago aurreikusita
Segurtasun neurriak
Ezarri diren segurtasun-neurriak bat datoz Segurtasunerako Eskema Nazionala Administrazio Elektronikoaren eremuan arautzen duen urtarrilaren 8ko 3/2010 Errege Dekretuko II. Eranskinean (Segurtasun-neurriak) aurreikusitakoekin.