Eusko Jaurlaritza

Lan-kontratazioaren eta lan-merkatuaren behaketaren jakinarazpenen erregistroa

Tratamendu-arduraduna

Lanbide
Jose Atxotegi, 101009Vitoria-GasteizAraba
Telefonoa: 945160600 

Datuak babesteko ordezkaria

Donostia-San Sebastián 101010Vitoria-GasteizAraba
Telefonoa: 945 018 680

Helburuaren deskribapena

Lan-kontratazioak, luzapenak, eraldaketak, deialdiak eta ordu osagarriak erregistratzeko; erreserba-kuota betetzen dela egiaztatzeko; enplegu-politika aktiboak diseinatzeko informazioaren estatistika-kudeaketarako eta ustiapenerako; Lanbideren eskumenak egikaritzearekin eta transferitutako enplegu-politika aktiboekin lotutako lan-merkatuaren portaera erkatu eta aztertzeko; lan-kontratuekin, hobariekin eta Contrat@ aplikazioarekin lotutako kontsultak ebazteari buruzko on-line aholkularitza emateko

Oinarri juridikoa

  • Tratamendua beharrezkoa da, aplikagarriak diren lege-eginbideak betetzeko.
  • Tratamendua beharrezkoa da, interes publikoaren aldeko eginkizunen bat betetzeko edo tratamenduaren arduradunari emandako botere publikoak betetzeko jardunean.
  • 3/2011 Legea, urriaren 13koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuari buruzkoa.
  • Enpleguari buruzko Legearen Testu Bategina, 3/2015 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 23koa.
  • 364/2005 Errege Dekretua, apirilaren 8koa, desgaitasuna duten langileen aldeko erreserba-kuota, salbuespen gisa, modu alternatiboan betetzea arautzen duena.
  • Desgaitasuna duten pertsonen eskubideei eta haien gizarte-inklusioari buruzko Lege Orokorraren Testu Bategina onartzen duena.
  • 1/2013 Legegintzako Errege Dekretua, azaroaren 29koa.

Gordetzeko epea

Jaso zireneko helburua betetzeko eta egon daitezkeen erantzukizunak zehazteko beharrezkoa den denbora. Artxiboei eta dokumentazioari buruzko araudian ezarritakoa aplikatuko da.

Interesdun taldeak

  • Langileak
  • Legeko ordezkariak
  • Langileak

Uzteen hartzaile-kategoriak (Datuak komunikatzea)

  • Estatuko Administrazioko beste organo batzuk
  • Autonomia Erkidegoko beste organo batzuk
  • Estatuko Enpleguko Zerbitzu Publikoari (SEPE), autonomia-erkidegoetako enplegu-zerbitzuei, Gizarte Segurantzako Diruzaintza Nagusiari eta Lan ikuskaritzari.

Datuen kategoriak

  • Identifikazio-datuak
  • Ezaugarri pertsonalak
  • Datu akademikoak eta profesionalak
  • Enpleguari eta administrazio-karrerari buruzko datuak
  • Datu-kategoria bereziak
    • Osasuna

Nazioarteko transferentziak

Ez dago aurreikusita

Segurtasun neurriak

Ezarri diren segurtasun-neurriak bat datoz Segurtasunerako Eskema Nazionala Administrazio Elektronikoaren eremuan arautzen duen urtarrilaren 8ko 3/2010 Errege Dekretuko II. Eranskinean (Segurtasun-neurriak) aurreikusitakoekin.

ID: 0738