Eusko Jaurlaritza

Hautaketa-prozesuak (Lan-poltsak)

Tratamendu-arduraduna

IVAP
Donostia-San Sebastián 101010Vitoria-GasteizAraba
Telefonoa: 945017600 

Datuak babesteko ordezkaria

Donostia-San Sebastián 101010Vitoria-GasteizAraba
Telefonoa: 945 018 680

Helburuaren deskribapena

Hautaketa-prozesuak kudeatzea (Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko Lan-poltsak eta Gaikuntza nazionaleko Toki-administrazioko funtzionarioen Lan-poltsak kudeatzea eta jarraipena egitea. Eskatzaileari prozesu horren garapenaren berri ematea. Ikerketak eta estatistikak egitea.

Oinarri juridikoa

  • Tratamendua beharrezkoa da, interes publikoaren aldeko eginkizunen bat betetzeko edo tratamenduaren arduradunari emandako botere publikoak betetzeko jardunean.
  • 5/2015 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 30ekoa, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen testu bategina onesten duena.
  • 6/1989 Legea, uztailaren 6koa, Euskal Funtzio Publikoarena.
  • 16/1983 Legea, uztailaren 27koa, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeaz.

Gordetzeko epea

Jaso zireneko helburua betetzeko eta egon daitezkeen erantzukizunak zehazteko beharrezkoa den denbora. Artxiboei eta dokumentazioari buruzko araudian ezarritakoa aplikatuko da.

Interesdun taldeak

  • Hautaketa-prozesuan parte hartu nahi duen edozein pertsona.

Uzteen hartzaile-kategoriak (Datuak komunikatzea)

  • Toki administrazioko beste organo batzuk
  • Autonomia Erkidegoko beste organo batzuk
  • Funtzio Publikoko Zuzendaritza. Aldizkari Ofiziala. EAEko beste administrazio batzuk (betiere interesdunaren baimenarekin).

Datuen kategoriak

  • Identifikazio-datuak
  • Ezaugarri pertsonalak
  • Datu akademikoak eta profesionalak
  • Enpleguari eta administrazio-karrerari buruzko datuak
  • Datu-kategoria bereziak
    • Osasuna

Nazioarteko transferentziak

Ez dago aurreikusita

Segurtasun neurriak

Ezarri diren segurtasun-neurriak bat datoz Segurtasunerako Eskema Nazionala Administrazio Elektronikoaren eremuan arautzen duen urtarrilaren 8ko 3/2010 Errege Dekretuko II. Eranskinean (Segurtasun-neurriak) aurreikusitakoekin.

ID: 218