Eusko Jaurlaritza

Epaimahai kalifikatzaileak eta aholkulariak izendatzea eta jarraipena egitea

Tratamendu-arduraduna

IVAP
Donostia-San Sebastián 101010Vitoria-GasteizAraba
Telefonoa: 945017600 

Datuak babesteko ordezkaria

Donostia-San Sebastián 101010Vitoria-GasteizAraba
Telefonoa: 945 018 680

Helburuaren deskribapena

Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio publikoetarako langileak hautatzeko prozesuak ebaluatzeko eratutako kalifikazio-epaimahaietako kideak izendatzea, kudeatzea eta haien jarraipena egitea, baldin eta hala eskatzen badute edo hala ezartzen badu antolamendu juridikoak. Izenda daitezkeen zerrendak egitea; titularrak edo ordezkoak izendatzea; hauteketa-prozesuetan aholkularitza emateko langileak hautatzea/izendatzea. Ikerketak eta estatistikak egitea.

Oinarri juridikoa

  • Tratamendua beharrezkoa da, interes publikoaren aldeko eginkizunen bat betetzeko edo tratamenduaren arduradunari emandako botere publikoak betetzeko jardunean.
  • 6/1989 Legea, uztailaren 6koa, Euskal Funtzio Publikoarena.
  • 16/1983 Legea, uztailaren 27koa, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeaz.

Gordetzeko epea

Jaso zireneko helburua betetzeko eta egon daitezkeen erantzukizunak zehazteko beharrezkoa den denbora. Artxiboei eta dokumentazioari buruzko araudian ezarritakoa aplikatuko da.

Interesdun taldeak

  • Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioaren zerbitzura dauden langileak eta aholkulariak.

Uzteen hartzaile-kategoriak (Datuak komunikatzea)

  • Ogasun publikoa eta zerga administrazioa
  • Toki administrazioko beste organo batzuk
  • Autonomia Erkidegoko beste organo batzuk

Datuen kategoriak

  • Identifikazio-datuak
  • Datu akademikoak eta profesionalak
  • Enpleguari eta administrazio-karrerari buruzko datuak
  • Datu ekonomiko-finantzarioak eta aseguruei buruzkoak

Nazioarteko transferentziak

Ez dago aurreikusita

Segurtasun neurriak

Ezarri diren segurtasun-neurriak bat datoz Segurtasunerako Eskema Nazionala Administrazio Elektronikoaren eremuan arautzen duen urtarrilaren 8ko 3/2010 Errege Dekretuko II. Eranskinean (Segurtasun-neurriak) aurreikusitakoekin.

ID: 214