Laguntzak eta diru-laguntzak
Tratamendu-arduraduna
Datuak babesteko ordezkaria
Helburuaren deskribapena
Etxebizitzako Plangintzaren eta Prozesu Eragileen arloko laguntzak eta dirulaguntzak kudeatzea etxebizitza erosteko finantza-neurriak, etxebizitza birgaitzeko finantza-neurriak, babes publikoko etxebizitzak sustatzeko laguntzak, alokairua sustatzeko neurriak, lurzorua urbanizatzeko finantza-neurriak, lurzorua kostu bidez eskuratzeko finantza-neurriak, Gaztelagun programa, zuzeneko dirulaguntzak.
Oinarri juridikoa
- Tratamendua beharrezkoa da, aplikagarriak diren lege-eginbideak betetzeko.
- Tratamendua beharrezkoa da, interes publikoaren aldeko eginkizunen bat betetzeko edo tratamenduaren arduradunari emandako botere publikoak betetzeko jardunean.
- 38/2003 Lege Orokorra, azaroaren 17koa, Dirulaguntzena.
- Azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren bidez onartutako Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina.
Gordetzeko epea
Jaso zireneko helburua betetzeko eta egon daitezkeen erantzukizunak zehazteko beharrezkoa den denbora. Artxiboei eta dokumentazioari buruzko araudian ezarritakoa aplikatuko da.
Interesdun taldeak
- Eskatzaileak
- Legeko ordezkariak
- Jabeak edo errentariak
- Harremanetarako pertsonak
- Obretan esku hartzen duten sustatzaileak, toki-erakundeak, profesionalak eta enpresak.
Uzteen hartzaile-kategoriak (Datuak komunikatzea)
- Foru Aldundiak
- Europako Batasuneko organoak
Datuen kategoriak
- Identifikazio-datuak
- Arau-hausteei buruzko datuak
- Ezaugarri pertsonalak
- Gizarte-inguruabarrei buruzko datuak
- Datu akademikoak eta profesionalak
- Enpleguari eta administrazio-karrerari buruzko datuak
- Datu ekonomiko-finantzarioak eta aseguruei buruzkoak
- Merkataritza-informazioari buruzko datuak
- Transakzioen eta zerbitzuen datuak
- Datu-kategoria bereziak
- Osasuna
Nazioarteko transferentziak
Ez dago aurreikusita
Segurtasun neurriak
Ezarri diren segurtasun-neurriak bat datoz Segurtasunerako Eskema Nazionala Administrazio Elektronikoaren eremuan arautzen duen urtarrilaren 8ko 3/2010 Errege Dekretuko II. Eranskinean (Segurtasun-neurriak) aurreikusitakoekin.