Lurzoruaren ondare-kudeaketa, desjabetzeak eta ordezko bizitokia ematea Etxebizitza Sailburuordetzaren hirigintza-eragiketetan
Tratamendu-arduraduna
Etxebizitza Plangintzaren eta Prozesu Eragileen Zuzendaritza, Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saila
Donostia-San Sebastián 1, 01010, Vitoria-Gasteiz, Araba
Telefonoa: 945018000 Web orria: http://euskadi.eus
Datuak babesteko ordezkaria
Donostia-San Sebastián 1, 01010, Vitoria-Gasteiz, Araba
Telefonoa: 945 018 680Web orria: www.euskadi.eus/datu-babesa
Helburuaren deskribapena
Lurzoru-erosketak eta -besterentzeak, lurzoru- eta etxebizitza-desjabetzeak eta etxebizitzak desjabetzearen ondorioz ordezko bizitokia emateak kudeatzea, Etxebizitza Sailburuordetzaren hirigintza-eragiketak badaude oinarrian.
Oinarri juridikoa
- Tratamendua beharrezkoa da, interesduna alderdi duen kontratu bat betearazteko.
- Tratamendua beharrezkoa da, aplikagarriak diren lege-eginbideak betetzeko.
- Tratamendua beharrezkoa da, interes publikoaren aldeko eginkizunen bat betetzeko edo tratamenduaren arduradunari emandako botere publikoak betetzeko jardunean.
- 2/2006 Legea, ekainaren 30ekoa, Lurzoruari eta Hirigintzari buruzkoa.
- 3/2015 Legea, ekainaren 18koa, Etxebizitzarena.
- 1954ko abenduaren 16ko Legea, nahitaezko desjabetzearena.
Gordetzeko epea
Jaso zireneko helburua betetzeko eta egon daitezkeen erantzukizunak zehazteko beharrezkoa den denbora. Artxiboei eta dokumentazioari buruzko araudian ezarritakoa aplikatuko da.
Interesdun taldeak
- Legeko ordezkariak
- Jabeak edo errentariak
- Hirigintza-eragiketetan eskuratzen edo desjabetzen diren lurzoruen edo etxebizitzen titularrak eta ordezko bizitokia jasotzeko eskubidea duten pertsonak. Lurzoru-erosleak. Nahitaezko Desjabetzeko Lurralde Epaimahaiak.
Uzteen hartzaile-kategoriak (Datuak komunikatzea)
- Ez da daturik lagatzen
Datuen kategoriak
- Identifikazio-datuak
- Ezaugarri pertsonalak
- Gizarte-inguruabarrei buruzko datuak
- Datu ekonomiko-finantzarioak eta aseguruei buruzkoak
- Transakzioen eta zerbitzuen datuak
- Datu-kategoria bereziak
- Osasuna
Nazioarteko transferentziak
Ez dago aurreikusita
Segurtasun neurriak
Ezarri diren segurtasun-neurriak bat datoz Segurtasunerako Eskema Nazionala Administrazio Elektronikoaren eremuan arautzen duen urtarrilaren 8ko 3/2010 Errege Dekretuko II. Eranskinean (Segurtasun-neurriak) aurreikusitakoekin.