Etxebizitzako Plangintzaren eta Prozesu Eragileen Zuzendaritzaren espediente arautzaileen, plangintza-espedienteen eta administrazio-espedienteen kudeaketa
Tratamendu-arduraduna
Datuak babesteko ordezkaria
Helburuaren deskribapena
Beste tratamendu-jarduera batzuetan sartuta ez dauden espediente arautzaileen, plangintza-espedienteen eta administrazio-espedienteen kudeaketa. Esaterako, arauak eta planak egitea, administrazio-errekurtsoak kudeatzea, hitzarmenak, etxebizitza babestuen edo zuzkidura-bizitokien adjudikazio-prozedurak. Etxebizitza-programaren aurrekontu- eta kontularitza-kudeaketa.
Oinarri juridikoa
- Tratamendua beharrezkoa da, interesduna alderdi duen kontratu bat betearazteko.
- Tratamendua beharrezkoa da, interes publikoaren aldeko eginkizunen bat betetzeko edo tratamenduaren arduradunari emandako botere publikoak betetzeko jardunean.
- 8/2003 Legea, abenduaren 22koa, Xedapen Orokorrak Egiteko Prozedurarena.
- 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena.
- 40/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Sektore Publikoko Araubide Juridikoarena.
- 3/2015 Legea, ekainaren 18koa, Etxebizitzarena.
- Azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren bidez onartutako Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina.
Gordetzeko epea
Jaso zireneko helburua betetzeko eta egon daitezkeen erantzukizunak zehazteko beharrezkoa den denbora. Artxiboei eta dokumentazioari buruzko araudian ezarritakoa aplikatuko da.
Interesdun taldeak
- Eskatzaileak
- Legeko ordezkariak
- Zergadunak eta subjektu behartuak
- Harremanetarako pertsonak
- Arauak edo planak egiteko prozeduretan parte hartzen duten pertsonak, hitzarmenak izenpetu dituztenak, Etxebizitza Sailburuordetzako organoen egintza administratiboak aurkaratzen dituztenak, harreman ekonomikoak dituzten agenteak.
Uzteen hartzaile-kategoriak (Datuak komunikatzea)
- Ez da daturik lagatzen
Datuen kategoriak
- Identifikazio-datuak
- Arau-hausteei buruzko datuak
- Ezaugarri pertsonalak
- Gizarte-inguruabarrei buruzko datuak
- Datu akademikoak eta profesionalak
- Enpleguari eta administrazio-karrerari buruzko datuak
- Datu ekonomiko-finantzarioak eta aseguruei buruzkoak
- Transakzioen eta zerbitzuen datuak
- Datu-kategoria bereziak
- Osasuna
Nazioarteko transferentziak
Ez dago aurreikusita
Segurtasun neurriak
Ezarri diren segurtasun-neurriak bat datoz Segurtasunerako Eskema Nazionala Administrazio Elektronikoaren eremuan arautzen duen urtarrilaren 8ko 3/2010 Errege Dekretuko II. Eranskinean (Segurtasun-neurriak) aurreikusitakoekin.