Zezenketa-gaien Euskal Batzorde Aholku-emailea

Organoari buruzko informazioa

Zezenketa-ikuskizunei buruzko kontsulta- eta aholkularitza-organoa da eta horretan ikuskizunen arloko, osasun publikoaren arloko eta animalien osasunaren arloko arduradunek, udaletako ordezkariek, zezen-plazetako buruen ordezkariek eta plaza-ordezkariek ere parte hartzen dute.

Araudia

183/2008 Dekretua, azaroaren 11koa, Zezen-Ikuskizunei buruzko Araudia onesten duena (EHAA 243, 2008-12-19).

Jarduera

Azken bilera:

2020ko uztailaren 1ean

Gaiak:

Lehenengoa: Aurreko bilerako akta onartzea.

Bigarrena: 2019ko zezen denboraldiari buruzko informazioa.

Hirugarrena: Zezen-denboraldiaren egungo egoera Euskadin. COVID-19ak sortutako osasun-larrialdirako segurtasun neurriak.

Laugarrena: Eskaerak eta galderak.

Hurrengo bilera:

2021