Urdaibai, herri bizitza eta hizkuntza (1960-2000): Baserria, inguruaren ustiapen eredu eta balore kulturalen gordailu

120 bisita jaso dira

Autoretza:

Idoia Mallea Lamikiz

Zuzendaria:

Iñigo Agirre Kerexeta

Unibertsitatea:

Deusto. Deustuko Unibertsitatea

Fakultatea:

Filosofia eta Letren Fakultatea

Saila:

Historia

Jakintza-arloa:

Historia

Urtea:

2002

| URDAIBAI, HERRI BIZITZA ETA HIZKUNTZA (1960-2000), Baserria, inguruaren ustiapen eredu eta balore kulturalen gordailu izenpean aurkeztutako lanaren helburuak honako hauek dira:
· Urdaibaiko nekazaritza munduan, baserrian hain zuzen, azkenengo hamarkadetan eman diren aldaketak aztertzea, lehengo eta oraingo herri bizitzara hurbilduta. · Eguneroko zereginetan eta harremanetan erabiltzen dugun hizkuntza aztertu eta jasotzea, baserriak euskal kulturari egin dion ekarpen bilduta.
Ahozko Ondarearen alor garrantzitsu hau jasoz, lanarekin Euskal Landa Geografiari eta Geografia Linguistikoaren arloari ekarpena egitea da helburua. Azterketan XX. Mendearen 60. hamarkadatik gaur egunera artekoa ikertzen da hiru atal nagusitan:
Lehenengoan Urdaibaiko alderdi sozioekonomikoez arduratzen gara, indikadore aipagarrienak jorratuz. Bigarrenean, Urdaibaiko landa eremuan murgiltzen gara, lehengo ohitura eta baserriaren mundua aztertu eta gaurko eta biharko Urdaibaiko nekazaritza munduaren nondik norakoen lerro batzuk aurkezteko.
Azken atalean, baserri munduak euskal kulturari egin dion ekarpena da aztergai; belaunaldiz belaunaldi ahozko tradizioari esker, gorde den hizkuntza eta heldu zaizkigun esaera zahar, esamolde, abesti, herri ipuin, etnotesto... multzo handi, zabal eta aberats horren bilketa egiten da.
1984ko abenduan Eusko Jaurlaritzak hala eskatuta, UNESCO Erakundeak, Gernika-Mundakako errekaren bailara eta itsasadarra, Urdaibai, (arro hidrografikoek mugatutako eremua eta ez muga politikoek), balore ekologiko, sozio-ekonomiko, historiko eta kulturalen aberastasuna zela eta, Biosfera Erreserba deklaratu zuen.
Erreserba, baserriak eta baserritarrak inguruarekin bat eginez lortu dutena da. Giza jarduera hau gabe, bestelako paisaia, bizitza eta ingurua ezagutuko genituzkeen.
Zabaleran ia 300 km2 ditu eta hiru espazio bereiz daitezke: kostaldeko herriak, erdi aldekoak eta barrualde edo mendikoak, egitura eta jarduera ekonomiko ezberdin eta zehatzekin. Oraindik, nekazaritza jarduerak pisu handia du, baserria da populatzea gauzatzen duen elementua, paisaiaren ustiapen eredu eta gaur egun ere hala izaten jarraitzen du, ekonomiaren ardatza da eta espazioaren ezaugarririk nagusiena bere dispertsioa da.
Bertoko landa sektorea edo baserri mundua, nekazaritza, abeltzaintza, baso ustiapenaren ondorioa dugu.
Baserria hitza esaterakoan eraikina bera baino gehiago adierazten dugu, funtzio anitzeko elementua hain zuzen; baserria, baserritarraren lantokia, familiaren etxebizitza (izan ere, hiru belaunaldi ere bizi izan dira elkarrekin) abere eta lanabesen gordeleku, abere eta giza kontsumorako jakiak gorde eta babesten dituen tokia... benetako ekonomia eta familia erakundea, kulturaren oinarri eta babeslea da.
Baserria osatzen duten esplotazioak, txikiak dira, %80,0 inguruk ez ditu 10 hektarea gainditzen, orografiagatik izaten dira lur-zati asko. Baserritarrak lurrarekiko lotura handia du, kontutan izan behar da, eskualdeko lurren %90,0 zuzenean kudeatzen dela, hau da, jabetzan.
1960-1990 bitartean, Urdaibaiko paisaia guztiz aldatu zen "intsigni pinua¿ errege bihurtu zen eta lurren erabilerak aldaketak izan zituen; izan ere, exodo edo emigrazioaren eraginez baserritarrak bertan behera utzitako labore lur, belardi edo ortu eremuak intsigni pinuz bete ziren.
Nekazaritza sistema oso tradizionala da, ohiko praktikak belaunaldiz belaunaldi pasatu dira eta garapen maila ona lortzea eragotzi dute. Aldaketak oraintsukoak dira, baldintza demografikoek (nekazaritza aktiboen zahartzea) edota baldintza soziojuridikoek (jabetza, beranduko nekazaritza erreforma) izan dute eraginik. Orain arteko baserria aldatzen ari da, mende askotan baserritarrarentzako lantokia eta bizilekua izan denak, gaur funtzio erresidentziala betetzen du maiz, eta hemendik aurrera are gehiago, seguruenik.
Nekazaritzak, abeltzaintzak eta baso ustiapenek edo basoek osatu izan duten multzo bakarra eta trinkoa arrak

Deskriptoreak

Bizkaia

Euskal_Herria

UD/DU

demografia

ekonomia

euskara

geografia

historia

Tesia