Ttakun eta scratch, euskal pop musikaren hotsak

40 visitas recibidas

Autoría:

Josu Larrinaga Arza

Director/a:

Iñaki Barcena Hinojal

Universidad:

Universidad del País Vasco

Facultad:

Facultad de Ciencias Sociales y de la Comunicación

Departamento:

Sociología I

Área:

Sociología

Año:

2014

| Tesi honetan aztertzen da pop musikaren historia soziala Euskal Herriko testuinguruan, XX. mendeko 60. hamarkadatik aurrera. Kontrakulturala den musika mota berri bat txertatzen da Euskal Herrian, euskal kultura tradizionala –eta une historiko horretan oso egoera subordinatuan, menperatuan- berrosatzen ari den fase historiko batean; abertzaletasun berriak, momentu horretan sortzen ari dena, kontrakultura global horren osagai asko hartzen du eta musikan euskal kantagintza berriarekin hasi eta euskal punkarekin jarraitzen duen aldaketa prozesu interesgarria gertatzen da, azken urteotan, nolabait, kemena eta bultzada galtzen duen arte.

Horrela, aspaldiko –edo ez hain aspaldiko- txalapartaren ttakunak eta diska jartzaileek binilozko diskoei egiten dizkieten urradurak –scratch- euskal pop musikaren hotsak, osagaiak, bilakatzen dira iragana eta geroa amesten duen kultur identitate berri bezain betikoaren zerbitzuan, gure espezieak sormenerako duen erraztasunari esker inoiz asmatu dugun bide sendoenetakoa erabiliaz: erritmoa, melodia, armonia, kantua, arrazoia eta emozioa bideratzen duen zarata hori, musika deritzaguna.

So the old (or not so old) txakun of the txalaparta and the DJs’ scratches on vinyl have fused into the sounds and components of Basque pop music, at the service of a cultural identity that dreams of the past and the future, both new and eternal, using one of the surest ways ever invented by the creativity of our species: the noise bringing together rhythm, melody, harmony, song, thought and feeling that we call music.

Descriptores

Euskal_Herria

UPV/EHU

kultura

musika

Tesis