Ondarruko arrantzaleen lexikoa eta toponimia

93 bisita jaso dira

Autoretza:

Mikel Etxaburu Osa

Zuzendaria:

Juan Manuel Etxebarria Ayesta

Unibertsitatea:

Deusto. Deustuko Unibertsitatea

Fakultatea:

Gizarte eta Giza Zientzien Fakultatea

Saila:

Hizkuntza Modernoen eta Euskal Gaiak

Jakintza-arloa:

Hizkuntzalaritza

Urtea:

2005

| Ondarroan badira, besteak beste, bata bestearengandik berezituta dauden bi hizkuntza komunitate. Bi hizkuntza komunitate hauek kaletarron eta arrantza munduan ari direnen hizkeraren artean bereizten dira. Ondarroako arrantzaleen lexikoaren zati eder bat bildu ondoren honako honetaz konturatzen gara: arrantza, herriaren ardatz nagusi eta ia bakarra izatetik ¿ arrantza-mundua errealitate soziolinguistiko antzekoa dutenek osatzetik-, beste muturrera joan gara azken hamarkadatan.
Arrantza eremuak geroz eta eragin gutxiago dauka herritarron egunerokotasunean. Lehorreko lanak ¿ enpresak eta abar- geroz eta indar handiagoa hartzen ari dira eta gaur egun arrantza mundua osatzen duten pertsonen historia soziolinguistiko zein kulturalak oso anitzak dira. Honek, konplexutasun berezia ematen dio gaiari eta nola ez, hau dena lehenbailehen jaso eta antolatzearen beharra agerian uzten du.
Goian esandakoaz gain badira beste zenbait elementu azpimarratu nahi nituzkeenak ere.
Egun, euskara beraren garapena dela eta, euskaraz emandako hezkuntzaren eragina ¿ oso modu estandarrean eta eremu espezifikoetako hizkerei arreta handiegi eskaini gabe-, bere topeak jotzen ari da. Bidean itzelezko ondarea ari gara uzten ¿ galtzen esango nuke nik-. Arrantza munduaren eraldaketa ¿ gailuak, ontziak, bertan aritzen den giza taldea- nabarmena izan da eta izaten ari da. Hala ere, egun, 60ko hamarkadan ez bezalaxe, errealitate soziolinguistiko eta kultural aniztasuna da arrantza munduaren adierazle nagusietako bat. Herritarrongan arrantza munduak duen garrantzia espezifikoaren galerak eragin zuzen zuzena dauka bertako mundu lexikala galtzen joatearekin.
Honek guztiak, arrantza eremuko hainbat unitate lexikal arrantzale gutxi batzuen buruetan baino ez geratzera eraman du.
Esan dugu, galduta dauden hainbat eta hainbat hitz daudela arrantza eremuan; beste batzuk, jatorrizko eremuaren testuingurutik kanpo erabiltzen dira, eta normalean ez dugu ezagutzen arrantza munduko hitz bakoitzaren jatorrizko erabilera pragmatikoa. Hainbat hitz, eskeleto baino ez dira; historiaren zati bat deskribatzeko balio izan dutenak baina gaur egun guztiz jokoz kanpo geratu direnak. Erabilera pragmatikoaz hitz egin aurretik baina, dagoenaren berri eman eta hau guztia jaso eta antolatu egin behar da.
Aurrean daukagun lanak, Ondarroako arrantzaleen lexikoaren zati bat baino ez du jaso. Horrela, jasotzeko asko geratzen dela oraindik jakinda, aurrera begira egin daitekeenerako abiapuntu izan nahi du lan honek.

Deskriptoreak

UD/DU

etnolinguistika

euskalkiak

euskara

fonetika

hizkuntzalaritza

lexikologia

soziolinguistika

toponimia

Ondarroa

Tesia