On-line eta off-line sinaduren azterketaren bidezko ezagutze biometrikorako proposamemak

115 visitas recibidas

Autoría:

Juan Jose Igartza Ugaldea

Director/a:

Iñaki Goirizelaia Ordorika eta Inmaculada Hernaez Rioja

Universidad:

Universidad del País Vasco

Facultad:

Escuela Técnica Superior de Ingeniería de Bilbao

Departamento:

Electronica y Telecomunicaciones

Área:

Ingeniería

Año:

2006

| Egunez egun pertsonen identitatea modu sinple, erabilerrez, bizkor eta eroso batez egiaztatzeko premia handituz doa. Testuinguru honetan, sinadura tradizio luzea eta onarpen sozial handia dituen identifikazio biometriko mota bat da. Tesi-lan honek idatzizko sinaduraren bidezko ezagutze biometrikoaren modu bietarako proposamenak aurkezten ditu, bai on-line sinadurarako bai off-line sinadurarako.
Lan hau aurrera atera ahal izateko sinatzaile kopuru esanguratsu baten sinadura ugari eta kalitatezko faltsifikazioak bildu behar izan ditugu datu-base biometriko batean. Sortutako datu-base biometrikoa multimodala da, sinatzaile anonimoen sinadurak eta trebeziazko faltsifikazioak ez ezik, euren hatz-markak eta ahotsak ere batzen baititu.
Biometriaren ikerketaren egoerari buruzko azterketa bat ere landu dugu, biometriaren ikuspegi orokor batetik hasita, idazkeraren azterketatik igarota, idatzizko sinaduraren modu bietan sakonduz amaitzeko.
On-line sinadurak ezagutzeko proposamena erreferentzia sistema modura parametro globalak (tintaren masa zentroa eta inertzia ardatza nagusiak) dituen eta ezaugarri lokaletan (koordenatuak, abiadurak, azelerazioak, presioa eta lapitzaren inklinazioak) oinarrituta dagoen sistema bat da. Ezaugarri lokal guztietarako balio duen eskalatze algoritmo errez bat proposatu dugu sinaduren denbora normalizatzeko. Segurtasun mailaren eta prozesamendu eta biltegiratze kapazitateen arteko oreka puntu bezala, bederatzi ezaugarri lokaletara mugatu dugu HMM Makov-en Ezkutuko Ereduen bidezko prozesamendua, sei egoeradun LR-HMMekin ikerketaren egoeran ikusitako errorekidetza tasen antzeko emaitzak lortuz.
Sinaduren lerrokadura hobetzen duen erreferentzia sistema aztertu dugu. Sinadura dinamikoen lehenengo puntuaren koordenatuak eta malda lerrokadura sistema bezala erabiltzea zarata iturri bat dela frogatu ondoren, tintaren masa zentroan kokatuta dagoen eta tintaren inertzia ardatzen orientazioa duen erreferentzia sistema proposatu dugu. Erreferentzia sistema berriak sinaduren lerrokapen hobea lortzen du, ezagutzean koordenatuak soilik erabiliz gero lortzen den errorekidetza tasa nabarmen hobetzen delarik.
Off-line sinadurak ezagutzeko proposamenak ezaugarri dinamikoak aztertzeko egokia den LR-HMMen teknika dinamikoa erabiliz, espazioan ordenatutako puntu sekuentziez, eta puntu sekuentzia horietatik eratorritako ezaugarri geometriko "sasidinamikoez¿ elikatzen diren sistema bi dira. Proposamen hauen helburua LR-HMMak konektibitate azterketaren bidez off-line sinaduren ezagutzera hedatzea da. Konektibitate azterketak irudien osagaiak "blob¿ izena hartzen duten natura bereko elkarren ondoko pixel sortatan banatzen ditu.
Konektibitate azterketak ematen dituen blobak antolatzeko moduaren arabera ereduak sortzeko irizpide bi konparatzen dira. Proposatzen den lehenengo metodoko ordenaren irizpidea perimetroaren luzera da, bigarrenean berriz, blobak irakurketa ordena naturalean antolatuko ditugu. Hainbat esperimentutan lortutako emaitzak aurkezten dira, proposatutako metodoek ikerketaren egoeran ikusitakoen pareko tasak lortzen dituztela erakutsiz. Irakurketa ordenan oinarritutako ereduak hobeto egokitzen dira sinatze kultura latindarrera.

Descriptores

UPV/EHU

biometria

informatika

ingeniaritza

matematika

teknologia

telekomunikazioak

Tesis