Nekazal eta industria hondakinen balorizazioa kolagenoan oinarrituriko produktu biodegradagarriak ekoizteko

25 bisita jaso dira

Autoretza:

Mireia Andonegui San Martín

Zuzendaria:

Pedro Guerrero Manso, Koro De la Caba Ciriza

Unibertsitatea:

Euskal Herriko Unibertsitatea

Fakultatea:

Gipuzkoako Ingeniaritza Eskola

Saila:

Ingeniaritza Kimikoa eta Ingurumenaren Ingeniaritza

Jakintza-arloa:

Geologia

Urtea:

2022

| Ingurunearekiko lagungarria den kudeaketa jasangarriagoetan azken urteotan jarri den interesa dela eta, baliabide berriztagarrietan oinarritutako material biodegradagarriek izugarrizko arreta erakarri dute. Izan ere, nekazal eta industria hondakin eta azpiproduktuen balorizazioa etorkizun handiko aukera izan daiteke, ez bakarrik hondakinak minimizatzeko, baita balio erantsi handiko produktuak ekoizteko ere. Ildo horretatik, abeltzaintza eta itsaskien hondakinetatik erauz daitekeen kolagenoa, elikagai, kosmetika, farmazia eta biomedikuntza arloko aplikazioetan oso erabilia izan da, bere ugaritasuna, propietate biologiko, egitura propietate eta forma fisikoak ezberdinak eratzeko duen aldakortasunari esker. Gainera, kolagenoa beste osagai batzuekin konbina daiteke aplikazio-eremu berriei ateak irekiz. Testuinguru honetan, doktoretza-tesi honen helburu orokorra, behi- eta zerri-larruen hondakinetatik lortutako kolagenoa lehen gai gisa erabiliz propietate hobetu zein egitura ezberdineko produktu biodegradagarriak garatzea izan da; horretarako, beste konposatu batzuk erantsi eta hainbat prozesatze-metodo erabiliz.

Tesia

https://addi.ehu.es/bitstream/handle/10810/57252/TESIA_MIREIA_ANDONEGI_SAN_MARTIN.pdf?sequence=1&isAllowed=y