Giza harremanak, botere harremanak: Yorgos Lanthimosen zinema

38 bisita jaso dira

Autoretza:

Mikel Peña Sarrionandia

Zuzendaria:

Iñigo Marzabal Albaina

Unibertsitatea:

Euskal Herriko Unibertsitatea

Fakultatea:

Komunikazio eta Gizarte Zientzien Fakultatea

Saila:

Ikus-entzunezko Komunikazioa eta Publizitatea

Jakintza-arloa:

Zinema

Urtea:

2022

| 2009an, Grezia finantza- eta gizarte-krisi baten atarian zegoen. Urte horretan bertan Dogtooth estreinatu zen, Yorgos Lanthimosen bigarren filma. Arrakasta izan zuen mundu osoko zinema-jaialdietan, eta ingelesa ez beste hizkuntza batean egindako filmik onenaren Oscar sarietarako izendatu zuten. Dogtooth ostean, beste zuzendari greziar batzuen filmak etorri ziren: Athina Rachel Tsangariren Attenberg (2010) eta Alexandros Avranasen Miss Violence (2013). Denek hunkitu egin zuten publikoa, beren bitxikeriagatik, originaltasunagatik eta gordintasunagatik, eta kritikak berehala jarri zion Greziako Olatu (Bitxi?) Berria izena mugimendu berri horri. Tesi honen helburua da mugimendu hori aztertzea eta «bitxikeria» horren atzean dauden ideietan sakontzea. Horretarako, Yorgos Lanthimos zuzendariaren sei filmak aztertzen ditu. Bera da, zalantzarik gabe, mugimendu horren erreferente nagusia, eta egungo zinemagilerik garrantzitsu eta originalenetako bat.

Tesia

https://addi.ehu.es/bitstream/handle/10810/56670/TESIS_MIKEL_PE%c3%91A_SARRIONANDIA.pdf?sequence=1&isAllowed=y