Polimerozko zuntz optikoetan oinarritutako plataformen diseinu eta garapena glukosa detektatzeko

36 bisita jaso dira

Autoretza:

Mikel Azkune Ulla

Zuzendaria:

Gotzon Aldabaldetreku Etxeberria, Iñaki Bikandi Irazabal

Unibertsitatea:

Euskal Herriko Unibertsitatea

Fakultatea:

Bilboko Ingeniaritza Eskola

Saila:

Komunikazioen Ingeniaritza

Jakintza-arloa:

Ingeniaritza

Urtea:

2019

Hizkuntza:

Ingelesa

| Tesi-lan honetan polimerozko zuntz optikoetan oinarritzen diren glukosa detekzioa egiteko bi plataforma aurkezten dira. Lehenik eta behin, tesiaren testuingurua deskribatzen da, horretarako biosentsoreen zeinpolimerozko zuntz optikoen oinarriak, garapen historikoa eta mugarri garrantzitsuenak azalduz. Ondoren, tesian zehar jorratzen diren detekzio tekniken azalpen teoriko bat egiten da, uhin ebaneszentea eta Raman espektroskopia zer diren azalduz.
Horren ostean, lehen detekzio plataforma azaltzen da, U formako nukleo hutsezko polimerozko zuntz optikozko zunda bat erabiliz. Zunda honen gainazala fenilboroniko taldeekin funtzionalizatu eta AlizarinRed S izeneko koloratzailearekin kargatzen da. Honenbestez, zundaren ingurunean glukosa badago, glukosak koloratzailea desplazatu eta uhin ebaneszentearen xurgapenean aldaketak emango dira, glukosaren detekzioa gauzatuz. Honela, glukosa 0.1 mol/l-ko kontzentrazioan eta hainbat ingurune ezberdinetan detektatu da.
Hurrengo kapituluan, bigarren detekzio plataforma azaltzen da, zuntz bidez anplifikaturiko Raman espektroskopian oinarritua. Kasu honetan, likidoz beteriko nukleodun polimerozko zuntz optiko mikroegituratuak diseinatu, fabrikatu eta hiru zuntzen arteko konparaketa egiten da. Kasurik onenean, 5mmol/l-ko kontzentrazioan aurkitzen glukosaren zenbaketa limitea lortzen da ingurune urtsuan, erresoluzio nahikoa izanik SGLT2 inhibitore terapiaren jarraipena egiteko maila klinikoan.
Azkenik, bi detekzio sistemak aplikazio errealetan erabiltzeko zein hobekuntza egin behar diren azaltzen da, esparru horietako lehen emaitza batzuk azalduz.

Deskriptoreak

UPV/EHU

espektroskopia

zuntz_optikoa

nazioarteko_tesia