Gelatinan oinarritutako hiru dimentsiotako sistema egokituak hezur ehunen ingeniaritzarako

29 bisita jaso dira

Autoretza:

Maria del Carmen Echave Otaño

Zuzendaria:

Gorka Orive Arroyo, José Luis Pedraz Muñoz

Unibertsitatea:

Euskal Herriko Unibertsitatea

Fakultatea:

Farmazia Fakultatea

Saila:

Farmazia eta Elikagaien Zientziak

Jakintza-arloa:

Medikuntza

Urtea:

2019

Hizkuntza:

Ingelesa

| Doktorego-tesi honen helburua da hiru dimentsioko sistemak garatzea hezur-ehunen ingeniaritzarako.Gelatina aukeratu da material nagusi gisa, eta harekin garatu dira hazkunde-faktoreen eramaile eta terapia zelularrerako euskarri gisa baliatzeko aldamio-egiturak.Sarreran, jatorri naturaleko polimero horren ezaugarri fisiko-kimiko eta biologiko nagusiak aurkezten dira, bai eta hezur-ehunaren ingeniaritzarako gelatinan oinarritutako ikuspegietan berriki izandako aurrerapenak ere.Lehen lan esperimentalean, gelatinaren entzima-erretikulazioa optimizatu da mikrobio-transglutaminasa entzimarekin, eta VEGF faktorearen eta BMP-2 proteinaren in vitro askapenaren ezaugarriak zehaztu dira.Zelula-kultiboaren ondoren, formulazio horien errendimendu biologikoa ebaluatu zen.Hurrengo azterketan, hidroxiapatitarekin eta kaltzio-sulfatoarekin indartu genituen gelatinaz eginiko aldamio-egiturok.In vitro karakterizazioa eta hezurrak in vivo birsortzeko gaitasuna ebaluatu ziren, sagu osteoporotikoen eredua baliatuz.BMP-2 proteinaz aberastutako gelatina-sistema indartuek arrakastaz konpondu zituzten hezurretako akats kritikoak.Azkenik, gelatina mineralizatuz osatutako konposatu bat eta gelatina anisotropiko bioinspiratuzko hidrogel bat integratu genituen hiru dimentsioko sistema gradual bakarrean, interfaze muskuloeskeletikoetan dauden konposizio, arkitektura eta antolamendu zelularrak emulatzeko.In vitro ebaluazio biologikoa, berriz, hiru dimentsioko hidrogel bifasikoaren barruan kapsulatutako gantz-ehunetik eratorritako giza zelula amekin egin zen.

Deskriptoreak

UPV/EHU

natur_zientziak

zelula-kultura

farmakologia

terapeutika

nazioarteko_tesia