Sistema kannabinoidearen funtzioa ugaztunen obarioen fisiologian eta obozitoen heltze-prozesuan

56 bisita jaso dira

Autoretza:

Lide Totorikaguena Iturriaga

Zuzendaria:

Naiara Agirregoitia Marcos, Ekaitz Agirregoitia Marcos

Unibertsitatea:

Euskal Herriko Unibertsitatea

Fakultatea:

Medikuntza eta Odontologia Fakultatea

Saila:

Fisiologia

Jakintza-arloa:

Medikuntza

Urtea:

2020

Hizkuntza:

Ingelesa

| Ugaztun emeen obozitoen heltze-prozesua ugalkortasunean garrantzia handia duen prozesua da, obulua ernaldua izateko beharrezkoa delako. Obozitoak obulutegiko folikuluetan sortzen dira eta lehenengo meiosiaren profasean daude geldituta, obulutegietan. Oraindik ez dira ondo ezagutzen zeintzuk diren meiosiaren berraktibazioa eragiten duten seinaleak baina hauei esker abiatuko da obulazioa non, gizakietan, hilero obozito bakarra obulutegitik irtengo den. Gero eta ebidentzia gehiago dago seinale horietako asko G proteinei loturiko hartzaileen (GPCR) menpe daudela eta horien aktibazioak edo inaktibazioak obozitoen heltze-prozesua modulatzen dituzten seinaleztapen ur jauziak pizten dituela. Gakoa da aurkitzea zeintzuk diren berpizkunde meiotikoa eragiten eta erregulatzen dituzten kanpo seinaleak, seinale horiek farmakoen bidez kontrolatuz heltze-prozesua ere kontrolatu genezakeelako. Horrela, ikusi da kannabinoideek eragiten duten seinaleztapena eta obozitoen heltze-prozesua hasteko gertatu behar dena oso antzekoa dela, beraz, prozesuan lagungarriak izan litezkeen estekatzaile interesgarriak ditugu.

Tesi honetan sistema kannabinoidearen funtzioa aztertu da ugaztun emeen folikulugenesian, obogenesian eta obozitoen heltze-prozesuan eta haren parte-hartzea baieztatzeaz gain, THC fitokannabinoideak obozitoen heltze-prozesua modulatzen duela ikusi da. Gainera, etorkizunerako kannabinoideen erabilera terapeutikoa aztertzen jarraitzea interesgarria litzateke, besteak beste, obozitoen in vitro heltze (IVM) medioetan osagai gisa erabilita. Nabarmendu behar da obozitoen in vitro heltzea askoz alternatiba onuragarriagoa, erosoagoa eta arrisku gutxiagokoa izango litzatekeela ugalkortasun klinika batera joan behar den edozein pazienterentzako, obarioen estimulaziorako beharrezkoak diren hormonak hartzea ekidingo litzatekeelako edo behintzat dosia murriztuko litzatekeelako. Are gehiago, hormonen estimulazioa kontraindikatua dagoen emakumeentzako haurdunaldia lortzeko aukera bakarra izan ahalko litzateke.

That’s why, the aim of this Doctoral Thesis was to study the function of the cannabinoid system in the process of folliculogenesis, ovogenesis and oocyte maturation.The results obtained in the following PhD thesis confirm its participation. Beyond that, we have seen that in fact, the phytocannabinoid (THC) modulates oocyte maturation. We have characterized the role of the phytocannabinoid THC in the in vitro maturation (IVM) process, due to its possible use in clinic is most feasible and reliable than any synthetic cannabinoid. The most important goal of IVM method is that could be the only hope or alternative for a not insignificant number of patients.

Deskriptoreak

UPV/EHU

fisiologia

medikuntza

nazioarteko_tesia

giza-ugalketa