Eskolako hizkera ereduaz, euskara batuaren eta euskalkiaren arteko harremanen testuinguruan
102 bisita jaso dira
Autoretza:
Julian Maia Larretxe
Zuzendaria:
Pello Salaburu Etxeberria
Unibertsitatea:
Euskal Herriko Unibertsitatea
Fakultatea:
Letren Fakultatea
Saila:
Euskal Filologia
Jakintza-arloa:
Hizkuntzalaritza
Urtea:
2000
|Bibliografiari eta eranskinei emaniko atalak kenduz gero, bost kapitulu ditu tesiak.
Lehenbizikoan euskara batua eta haren bilakaera aztertzen dira: hizkuntza eredu estandarra eraikitzeko prozesuan gatazkak ohikoak direla adierazirik lehenbizian, jarraian hainbat iritzi eta gogoeta erakusten dira hizkuntza eredu horren sorreraz eta bilakaeraz (zein euskalki izanen diren haren oinarrian, zein tradiziotan oinarria eta garapen bidea, zein kodetan edo jardueratan erabiltzeko den eredu hori,¿). Horrekin batean, euskara batuaren izaeraz edo kontzepzioaz ere gogoeta egiten da (ereduaren ulerkera zabala eta irekia vs ulerkera meharra eta hetsia), tartean beste kontzeptu baliagarri batzuk ere aipatzen direla (euskara batu soziologikoa bereziki garrantzitsua iduritu zitzaigun tesia egin zen garai hartan, euskara batu formalari kontrajarria ¿Salaburu, 1994-).
Bigarren kapituluak izenburua Euskara batua eta euskalkia (bizkaiera) du. Hartan, euskara batuaren eta euskalkiaren arteko harremanak aztertzen dira, kronologikoki, jendartean agerturiko iritziak harturik lekuko. Hiru garai bereizi ditugu hondarrean: gatazka biziko denbora (1968-1982), igarotze aldia (1982-1988) eta elkarren osagarritasuna bilatzen den denbora (1988tik honat). Dituen ezaugarriengatik bizkaiera izan baita gatazka gogorrenik bizi izan duena, mendebaleko jendartearen jarrera aztertu genuen, eta ondorioz lau ekimen ildoren seinaleak agertu zitzaizkigun: a) bizkaieratik baturako ekarpena ugaritzeko joera; b) euskalkiari bere esparrua bilatu nahia jendarteko harremanetan; c) bizkaieradunen bizkaierarekiko atxikimendua indartzeko ahaleginak, tartean delarik hainbatek duten konplexuaren kontrako borroka; d) kritikak erakundeei, laguntza gutxiegi ematen dutelako. Kapitulu horretan berean jendarteko eragileek nolako jarrera erakusten zuten ere aztertu nahi izan genuen; bereziki garrantzitsua iduritzen zitzaigun Euskaltzaindiaren jarrera arakatzea. Azkenik, eskolan nola jardun erabakitzeko orduan gutxienez bi gogoeta-bide kontuan hartu behar direla uste dugu: bat, nolako hizkuntza-ezaugarriak dituzten bizkaiera izenaren azpian sartzen diren azpieuskalki guztiek, eta bi, soziolinguistikaren ikuspuntutik, ea eskualde bakoitzean zenbat hiztun diren zinetan euskalkian mintzatzen direnak, gure ustez horrek ere lagundu behar baitu erabakitzen nola ari ikastetxeetan.
Hirugarren kapituluan eskolaren eta dialektoen gainean jardun genuen. Eskematikoki bi jarrera antzematen dira: dialektoei ez-ikusia egiteko joera, eta haiek onartzekoa. Gaiaren inguruko gogoeta bat erakusten dugu, kontuan harturik ardatz batzuk: a) eskolaren zeregina eta funtzioak zein diren; b) irakaslearen prestakuntza eta jarrera; c) ikasleen jatorrizko ezaugarri linguistikoak; d) arrazoi politiko-ideologikoak eta arrazoi didaktikoak; e) euskal hizkuntzak dituen aldaera edo eredu desberdinak (euskara batua, euskalki literarioa, eskualdeko berbeta, herrian herriko hizkera); f) material didaktikoa. Horren guztiaren ondoren, gure aukeren araberako proposamena aurkeztu genuen. Horretaz gainera, kapitulu honetan Euskal Herrian eskolan zer hizkuntza-eredu landu behar den berton egin diren proposamenen bildu-lan bat egin genuen, euskara batuaren sorreratik hasita.
Laugarren kapituluan, berriz, aurreko kapituluetako iritzi biltze-lana eta gogoeta teorikoa egin ondoren, azterketa enpirikoa egin genuen, Gernika aldean (bizkaieraren eremuan) eta Lesakan eta Beran (Nafarroako Bortzirietan). Ikusi nahi genuen ingurune euskaldun batzuetako ikastetxeek nola tratatzen zituzten de facto inguruko euskalkiaren ezaugarriak, kode idatzian. Hipotesia zen ez zirela ontzat emanen herriko euskararen hainbat ezaugarri, eta haien ordez beste aukera batzuk proposatuko zirela. Emaitzek baieztatu egin zuten hipotesia, neurri batean. Ondorioen artean honako hauek aipa daitezke: a) euskara batuaren mugak ez ziren garai hartan behinik behin oso argi markatuak, irakasleen batez besteko jardunean; b) herriko euskararen ezaugarriLanguage at school: Standard Basque and local dialect in interaction
Abstract: main ideas and findings
The dissertation consists of five chapters not counting the bibliography and appendices.
The first chapter looks at Standard Basque and how it developed. After observing that controversies are commonplace in the process of constructing a standard language, a variety of opinions and thoughts about the creation and evolution of this standard are reviewed, including such issues as which dialects to adopt as the basis for the standard, which written traditions, and what codes or activities the standard is meant to for. The chapter also examines the nature or concept of Standard Basque: is it to be understood in a broad, open-ended manner or in a narrow, closed one? Other significant concepts are also considered, one of which seemed particularly important at the time: "sociological Standard Basque¿ versus "formal Standard Basque¿ (Salaburu, 1994).
The title of the second chapter is "Standard Basque and (Bizkaian) dialect¿. It provides a chronological survey of the relationship between the standard language and the dialect through the prism of socially expressed views, recognising three distinct periods: the period of controversy (1968-1982), the transition period (1982-1988) and the period of mutual complementarity (after 1988). Given its circumstances, the most intense controversy took place surrounding the Bizkaian dialect, so we look at attitudes in this area, identifying four key issues: a) the trend to incorporate Bizkaian features into Standard Basque; b) the attempt to find a place for dialect use in social relations; c) attempts to strengthen Bizkaians¿ dialect loyalty and counter hangups felt by many Bizkaian speakers about it; d) criticism of public institutions for providing insufficient support. The chapter also looks at the attitudes projected by professionals, particularly in the Basque Language Academy. Two issues at least seem to be crucial in determining language policy in schools: the linguistic features of the subdialectal varieties subsumed under the term Bizkaian, and in sociolinguistic terms, the actual number of dialect speakers in each particular district, a factor which seems to contribute to decisions about language use in the schools.
Chapter three is about school and dialects. Simplifying, two types of attitude were found: one that of ignoring dialect and that of acknowledging it. The question is studied in terms of several themes, viz. a) the function and purpose of school; b) teachers¿ training and attitudes; c) pupils¿ linguistic background; d) political, ideological and didactic issues; e) patterns of variation in Basque, ranging from Standard Basque and literary variants to regional dialects and local varieties; and f) teaching materials. Following the survey, a proposal is advanced based on the options. The chapter also includes an inventory of different proposals that have been made for the treatment of language issues in the Basque Country subsequently to the emergence of Standard Basque.
Following the survey of attitudes and theoretical considerations in these chapters, the fourth chapter presents an empirical study performed in two locations, one near Gernika in Bizkaia, the other in the towns of Lesaka and Bera in the Bortziri district of Navarre. Their aim was to find out what de facto treatment schools in these Basque-speaking districts were giving to the local speech varieties in writing, adopting the initial hypothesis that certain local dialect features would be rejected and replaced by alternative linguistic forms. To a certain extent this was confirmed by the results obtained, which included the following findings: a) in this period the boundaries of Standard Basque were not clearly defined in the practice of most teachers; b) some genuine Basque features were not accepted, possibly because they were identified as non-standard; this tendency was foun