Lan munduko euskara planetako langile euskaldunen jarrera, portaera eta motibazioak: pentsamendua garatzetik helburuak lortzera

111 bisita jaso dira

Autoretza:

Joxpi Irastortza Madariaga

Zuzendaria:

Nekane Arratibel Insausti, Iñaki Garcia Fernandez

Unibertsitatea:

Mondragon Unibertsitatea

Fakultatea:

Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea

Saila:

Kultura eta Euskararen Normalizazioa

Jakintza-arloa:

Soziolinguistika

Urtea:

2010

| Edozein jarrera objekturen aurrean, jarreraren eta portaeraren arteko disonantzia orekatze aldera, zenbait ekintza eraman behar izaten dira aurrera. Eta aurrera egin ahal izateko, motibazioa bezalako egitura batek bultzatu behar gaitu: motibaziorik ez badugu, ez ditugu jarrerak aldatuko edo mugituko, eta portaera ez da gauzatuko.
Tesi honetan pentsamenduaren edo kognizioaren garapenaren garrantzia aztertu da, eremu sozio-ekonomikoan, euskara planen baitan parte hartzen duten langile euskaldunen euskararen erabilera areagotzeko edo euskara erabiltzeko jarrera onetik portaerara jauzi egiteko, gizarte psikologiako ikuspegi kognitibistari jarraiki.
Horretarako, zenbait proba egin dira eta ondorioztatu da jarreratik portaerara jauzi egiteko ez dela nahikoa euskararen aldeko intentzio ona izatea, ezta konpromiso sendoa azaltzea ere; euskararen erabilera areagotzeko euskarari buruz gehiago jakiten saiatuz, euskararen gainean gogoeta eginez, helburuak lortu edo lortu ez izanaren arrazoiak edo kausak aztertuz, euskararen aldeko portaera alda daiteke.

Deskriptoreak

euskara

soziolinguistika

MU

hizkuntza_normalizazioa

hezkuntza_planifikazioa

sozio-ekonomia

Tesia