Zurrunbilo sortzaileek eraturiko zurrunbiloen ereduztapen konputazionala

36 bisita jaso dira

Autoretza:

Josu Ibarra Udaeta

Zuzendaria:

Unai Fernandez Gamiz, Javier Sancho Sainz

Unibertsitatea:

Euskal Herriko Unibertsitatea

Fakultatea:

Gasteizko Ingeniaritza Unibertsitate Eskola

Saila:

Ingeniaritza Energetikoa

Jakintza-arloa:

Ingeniaritza

Urtea:

2022

| Haize energiaren eskaera handitzea haize turbinen tamainen hazkuntzarekin eta hauetan instalaturiko jarioaren kontrolerako eragileen garapenarekin zuzenki harremanetan dago, hala nola zurrunbilo sortzaileekin. Zurrunbilo sortzaileak edo Vortex Generators (VG) jarioaren kontrolerako eragile pasiboak dira, mugako geruzaren banatzea atzeratu edo ekiditeko erabili daitezkeenak. Oro har, VG jakin baten tamaina, leku horretan mugako geruzaren lodierarekin bat etortzeko diseinatua izan ohi dira. Baina, altuera konbentzionala duten VG horiek arraste karga handia eragin dezakete; hortaz, zurrunbilo sortzaileen diseinurako bestelako azterketa mota bat bideratu behar da. Zurrunbilo sortzaileen diseinurako simulazioen bidea hautatu egin da eta hiru urrats ezberdinetan Computational Fluid Dynamics (CFD) teknikak erabiliz VGek sorrarazitako zurrunbiloak karakterizatuko dira. Lehendabizi plaka lau batean kokatutako VG batek sortutako zurrunbiloa ezaugarrituko da bost altuera ezberdinetarako (0.2d, 0.4d, 0.6d,0.8d,1.2d, d) eta lau eraso angeluetarako. Navier-Stokes ekuazioak Re=27000 baliorako ebatziz. Ondoren, presio gradiente arbuiagarria duen plaka lau batean kokatutako VG baten simulazioak egin izan dira zelda sorta eredua erabiliaz alde batetik eta guztiz ebatzitako saretaren eredua erabiliz bai Large Eddy Simulation (LES) zein Reynolds-Average Navier-Stokes (RANS) simulazio ereduetarako. Zelda sorta eredua erabiltzeak zelda kopurua txikitzea dakar baliabideen aurreztua suposatuz. Azkenik, DDU97W300 profil baten eraginkortasun aerodinamikoa ebaluatu da, VGarekin eta hau gabe. jBAY iturburu ereduan triangelu formako VG bat CFD tekniken bidez simulatu da, baita guztiz ebatzitako saretaren bereizmenerako ere. RANSean oinarrituriko simulazioak erabili dira egoera egonkorrerako, eta Detached Eddy Simulation (DES) metodoa erabili da stall egoerarengandik gertu dauden eraso angeluetarako (AoA). Simulazio numeriko guztiak (Re = 2x106) Reynolds zenbakiarekin egin ziren eta 0 eta 20 arteko eraso angeluak kontuan harturik. Orohar, simulazioek, altuera eta eraso angeluen aldaketen araberako joera berdina mantendu izan dira, ibilbide horizontal zein bertikalean aldaketa txikiak izanik. Lehenengo ikerketa parametrikotik jaso daiteke 0.4H eta 0.6H altueretako eta ß = 18 eta ß = 20 kasuek eraginkortasun onena erakusten dutela zurrunbiloaren indarra kontuan hartuz. Bigarren urratsean, zelda sorta ereduaren eta guztiz ebatzitako saretaren arteko erkaketa ona eman da RANSekin ikertutako aldagaietan. LES ereduan asetasun nahikoa lortu da egitura koherenteetan, zurrunbiloaren ibilbidean eta hormaren ebakidura tentsioan baina, tamainan, indarrean eta abiadura profiletan ezberdintasun txiki batzuk atzeman izan dira. Azkenik, jBAY metodoaren bitartez ere, VGen instalazioak dakarren onura adierazgarria da eta hiru metodoen aplikazioek zurrunbilo sortzaileen diseinurako eraginkorrak direla erakutsi dute, fluido-dinamika konputazionala energia iturrien hobekuntzarako ezinbesteko tresna gisa azalduz.

Tesia

https://addi.ehu.es/bitstream/handle/10810/57352/TESIS_IBARRA_IDAETA_JOSU.pdf?sequence=1&isAllowed=y