|Azterketa linguistikoan, honelako lanetan bereizi ohi diren atalak landu ditut: 1 Fonologia, 2 Izenaren morfologia, 3 Aditzaren morfologia, 4 Morfosintaxia eta 5 Lexikoa. Guztietan Fonologia da gehien landu den arloa. Aramaioko azterketa linguistikoa egin ondoren, Aramaiokoa inguruko hizkerekin alderatzen saiatu naiz.
Eta hona, labur-labur, atera ditudan ondorio batzuk (tesian bertan aurki daitezke gehiago eta zehatzago):
- Aramaioko euskara mendebaleko euskara (edo bizkaiera) da. Aramaio eta Leintzeko (Arrasate, Aretxabaleta, Eskoriatza, Leintz Gatzaga) euskarak batasun bat osatzen du.
- Aramaioko 8 auzoren artean ez dago alde nabarmenik, baina 9.a (Oleta) Otxandiora begira bizi da, eta hango euskara desberdina da, bizkaieragoa nolabait esateko. Desberdintasun batzuk nabarmenak dira (fonologian, aditzean, lexikoan...).
- Aramaioko euskara ezaugarri gehienetan bat dator mendebaleko euskararekin.
- Zenbait ezaugarrik badirudi Arabako euskararekin lotzen dutela: aditz-izenetako -ketan morfema (eskaketan ¿eskatzen¿, apurketan ¿apurtzen¿); aditzak objektu pluralarekin komunztadurarik ez (jakun ¿zitzaizkigun¿, daki ¿dakiz¿); lexikoa (garranga ¿izotz-kandela¿, susuma ¿higuin¿).
- Badira ezaugarri batzuk Aramaioko euskara mendebaletik banatzen dutenak. Bizpahiru aipatzearren: 1) deklinabideko NOREKIN kasuan, singularrean mendebalean bezala, -as (<agaz): aittaz ¿aitarekin¿; baina pluralean mendebaleko -akaz morfemaren ordez, -kin da hemen erabiltzen dena, gipuzkeran-eta bezala: gizonakin ¿gizonekin¿. 2) Adizkiak: nen ¿nuen¿, gen ¿genuen¿, zen ¿zenuen¿. Hala ere, nauen/neuen ¿nuen¿ tankerako formak ere erabiltzen dira. 3) Lexikoa: aittejaun ¿aitona¿, amarratz ¿armiarma¿, garratz ¿sendo, handi¿, iñola be ¿antza denez¿, itxungi ¿itzali¿, ninguno ¿eragozpen¿, samur ¿erraz¿, takarraran ¿arineketan, lasterka¿, trill eiñ ¿topo egin¿, txirritola ¿argizari¿, txixera ¿zizare, har¿.The Basque of Aramaio (A dialect study)
The linguistic analysis is divided into the following sections, as is habitual in such studies: 1 Phonology, 2 Noun morphology, 3 Verb morphology, 4 Morphosyntax, and 5 Lexicon. The area I concentrated on most is phonology. Following the linguistic study of Aramaio, I attempt a comparison with neighbouring speech varieties.
A brief summary of some of my conclusions follow (others can be found in the dissertation, together with more details, of course):
- Aramaio Basque is a form of western Basque (or Bizkaian). It is closely related to the varieties spoken in Leintz (i.e. Arrasate, Aretxabaleta, Eskoriatza and Leintz Gatzaga).
- There are no significant differences between eight of the districts of Aramaio, but a ninth, Oleta, has closer links with Otxandio and is "more Bizkaian¿, so to speak. Here there are some notable contrasts in phonology, verb forms, the lexicon and so on.
- Aramaio Basque agrees in most matters with western Basque.
- A few features appear to link it to Araba Basque: the verbal noun suffix -ketan (e.g. eskaketan versus [standard Basque] eskatzen, apurketan for apurtzen); lack of plural object agreement in verb forms (jakun for zitzaizkigun, daki for [general Bizkaian] dakiz); and lexical items (garranga 'icicle¿, susuma 'disgust¿).
- Some features differentiate Aramaio Basque from the west, such as the following: 1) the comitative case ending is, in the singular, -as (< agaz) as in the west: aittaz (cf. [standard] aitarekin) 'with father¿; but in the plural, rather than western -akaz, -kin is used as in Gipuzkoan etc.: gizonakin ([standard] gizonekin 'with the men¿. 2) The verb forms nen (for [standard] nuen), gen (for genuen), zen (for zenuen). However forms like nauen/neuen (for nuen) are also used. 3) Lexis: aittejaun 'grandfather¿, amarratz 'spider¿, garratz 'strong, big¿, iñola be 'apparently¿, itxungi 'extinguish¿, ninguno 'hindrance¿, samur 'easy¿, takarraran 'quickly¿, trill eiñ 'bump into¿, txirritola 'wax¿, txixera 'worm¿.