Izadiaren arteak, arteari izaera

58 bisita jaso dira

Autoretza:

Jose Angel Lasa Garikano

Zuzendaria:

Josu Rekalde Izagirre

Unibertsitatea:

Euskal Herriko Unibertsitatea

Fakultatea:

Arte Ederren Fakultatea

Saila:

Eskultura

Jakintza-arloa:

Artea

Urtea:

1996

| Natura, betidanik izan da artearen gai, errealitateko atal bat den aldetik, eta artearen zereginetako bat errealitate hori irudikatzea delako. Bainan mendeatan egia izan den hori aldatu egin da azken ehun urteotan. Lehenagotik ere ikus daitezke aldaketa horren arrastoak, bainan XX.mendearen hasieran ematen diren arte proposamen berriek ahalbidetzen dute ordurarte pentsaezina zen ikuspegia.
Picassok gorria margotu beharrean, errealitatean berez gorri zen ohial zati bat hartu eta margolanean itsasten duenean, izugarrizko iraultza inauguratzen du. Ordurarte irudikatzen zena, bere hortan hartu eta artelan bihurtzen du, collageren eta assemblageren bidea ireikiz. Ordutik hona errealitateko amaierarik gabeko gauzen zerrenda artearen zati bezala ikusten ohitu gara. Garai beretsukoa da ere Duchampen ready madea.
Testuinguru honetan kokatu behar dira bost hamarkada geroago naturaren inguruan ematen hasten diren haren inguruko arte eragiketak: mendeetan zehar era guztietara irudikatua izan zen natura, bere hortan hartu eta artelan bihurtzen da. Fenomeno hori Ameriketan eta Europan aldi berean bainan modu desberdinean ematen da.
Nire tesiaren izenburua ¿Izadiaren arteak arteari izaera¿da. Naturaren ordez izadi deitura hautatu genuen izen burua jarri genionean. Natura deiturak ez bait zigun izadiak ematen zigun hitz jokua eskeintzen.
Gertatu zitzaigun ere ez genekiela nola izendatu naturaren inguruan emandako arte proposamen guztiak. Eta denak bildu asmoz Izadia-n/-z/-rekin deitura hartu genuen.
Tesia bera ¿Belar negutegiak¿ izeneko landa lan batekin hasten zen, eta zortzi ataletan ahalegindu ginen gaia dela eta, proposamen konkretuak, aurrekari teorikoak, irazki kontzeptuala eta bibliografi zabala jasotzen. Guztia 537 orrialdetan. 1996. urtean.

Deskriptoreak

UPV/EHU

arte_joerak

artea

eskultura

artearen_kritika

artearen_analisia

artearen_teoria

hiri-paisaia

Tesia