Elgoibarko hizkera

124 bisita jaso dira

Autoretza:

Jesus Mari Makazaga Eizagirre

Zuzendaria:

Pello Salaburu Etxeberria

Unibertsitatea:

Euskal Herriko Unibertsitatea

Fakultatea:

Letren Fakultatea

Saila:

Euskal Filologia

Jakintza-arloa:

Hizkuntzalaritza

Urtea:

2009

| " ¿Elgoibarko hizkera¿ tesia laburbiltzen saiatuko naiz lerrootan.
Hizkuntzaren maila guztietan ikertu da Elgoibarko euskararen ahozko jarduna. Horretarako, egoki ikusitako 30 berri-emaileri grabatutako testu libreak eta galdekizunak erabili dira: 70 urtetik gorakoak, emakume nahiz gizonezko, eta herriko auzo guztietakoak. Inguruko herrietan ere egin dira grabaketak.
Ikerlanean, era honetako lanetan ohikoak diren jakingarriak aztertu dira xeheki: Elgoibarko euskararen fonologia, izenaren eta aditzaren morfologia, sintaxia eta hiztegia. Halako lanetan ohikoa ez den kapitulu bat ere badakar, hala ere, ahozko hizkeraren berezko ezaugarriak jasotzen dituena. Lanaren amaieran, behin Elgoibarko hizkera ondo ezaugarritu eta gero, inguruko herrietako hizkerekiko konparazioa egin da, Elgoibarko hizkera dialektologiaren aldetik kokatzeko.
Hona, kapituluz kapitulu, tesiak dakarrena:
1. FONOLOGIA: Elgoibarko euskararen sistema fonologikoa ezaugarritu da: fonemen errepertorioa eta arau fonologiko eta bilakabide fonetiko nagusiak. Kapitulu guztietan bezala, adibide ugarirekin ilustratu dira emandako arauak eta bilakabideak.
2. IZENAREN MORFOLOGIA: izen-sintagmaren ingurukoak aztertu dira: kasu-markek eta postposizioek zer forma hartzen duten (tauletan), eta haien sintaxia eta semantika; aipagarriak diren kontu batzuk, zenbait zenbatzaile berezi, eta hitz-sorkuntzako jakingarriak: eratorpen-atzizki nagusiak eta hitz elkartu ugarienen bilduma.
3. ADITZAREN MORFOLOGIA: aditzaren jokoa bildu da: aditz jokatugabeen eta jokatuen (aditz perifrastiko nahiz trinkoen) forma (tauletan), adizkietako morfema motak, eta aditzaren erabilera berezi eta aipagarri batzuk.
4. SINTAXIA: Elgoibarko hizkerako egitura konplexuen gramatika bat osatu da: perpaus juntatuak, mendeko perpausak eta testu-antolatzaileak. Dialektologiaren eta gramatikagintzaren aldetik pertinenteak diren ezaugarriak enfatizatu egin dira; egitura bakoitzaren erabilera argi uzteko, adibide dezente jaso dira.
5. AHOZKO HIZKERAREN EZAUGARRIAK: gai honi arreta berezia eskaini zaio, iruditurik ezinbestekoa dela gai hau behar bezala aztertzea belaunaldi berrien euskararen beharrizanetarako: ahozko hizkeraren ezaugarri nagusiak aztertu dira; esaera eta esapide eginak bildu dira; elkarrizketetako interjekzioak, harridura-perpausak eta egitura adierazgarriak, eta haien sailkapen semantiko-sintaktikoa egin da; halaber, ahozkoak berekin dakartzan zenbait ezaugarri ere aztertu dira: elipsiak, onomatopeiak, errepikapenak, ezezko perpausen ugaritasuna, hitz-ordena bereziak¿
6. HIZTEGIA: Deba ibarrean hiztegi garrantzitsuak egin izan dira tradizioz. Tradizio horri jarraitu nahian, Elgoibarko eta inguru hurbileko hitz bereizgarriak bildu dira, Elgoibar dialektologikoki kokatzeko lexemak eta aldaera pertinenteak; zaharkitutako hitzak ere jaso dira: ia 2.500 sarrerako hiztegia osatzeraino.
7. TESTUAK: Elgoibarko hizkeraren erakusgarri batzuk eman dira; atal orekatua izateko, auzo desberdinetakoak, emakumezkoenak eta gizonezkoenak, zuka eta hika ari diren hiztunen jarduna¿ Elgoibarko euskara erakustea du lehenbiziko helburu, baina, bide batez, galtzen ari zaigun garai bateko mundu-ikuskeraren berri ere eman nahi dute testuok: nola bizi ziren gure guraso eta aitona-amonak, nola pentsatzen zuten, nola sentitzen¿
8. ONDORIOAK: Elgoibarko euskara dialektologikoki kokatzeko ahalegin bat ere egin da. Jakina den bezala, Mendebaleko hizkeren ezaugarri asko ditu Elgoibarkoak, baina baditu Erdialdeko ezaugarriak ere, eta ez gutxi: bateko eta besteko ezaugarri nagusien kuantifikazioa egin da, zifretan emateko Elgoibarko euskara geografikoki non kokatzen den. Ondorio nagusitzat, Mendarok, Mutrikuk eta Elgoibarrek osatzen duten hirukia bi euskalkien tarteko hizkeratzat jo da; hiruretatik Elgoibarkoa da Mendebaldekoena, eta inguruko herriekiko konparaziorako kontuan izan diren ezaugarrietatik (175 inguru), ia erdi eta erdi dituela esan liteke: erdiek Mendebal

Deskriptoreak

UPV/EHU

analisi_sintaktikoa

dialektologia

euskalkiak

hizkuntzalaritza

hizkuntzalaritza_sinkronikoa

sintaxia

geografia_linguistikoa

Elgoibar

Tesia