Erretiratu profil berriarekin erlazionatutako faktore sozio-demografiko eta psikosozialak

131 bisita jaso dira

Autoretza:

Izarne Lizaso Elgarresta

Zuzendaria:

Luixa Reizabal Arruabarrena eta Manuel Sanchez de Miguel

Unibertsitatea:

Euskal Herriko Unibertsitatea

Fakultatea:

Psikologia Fakultatea

Saila:

Oinarrizko Psikologia Prozesuak eta haien Garapena

Jakintza-arloa:

Psikologia

Urtea:

2006

| Orain arte, egungo erretiratuarekin erlazionatutako ezaugarriak aztertzeko orduan, erretiroari egokitzeko prozesua azaltzeko erabiltzen diren teoria psikosozialak (adib. desloturaren teoria eta jardutearen teoria), azken hamarkadetako aldaketa sozio-historikoak eta profil berriaren inguruan zenbait autorek (Canes eta Garciak, 1989; Bazo, 1992; De Zayas, 1996; Melendez, 1996; Moen, 2000; Kim eta Moen, 2001) egindako ekarpenak kontuan hartu dira ikerketa honetan. 

Tesi honen helburuak dira: batetik,  erretiratu profil berriarekin erlazionatuta egon daitezkeen balizko ezaugarri soziodemograkikoak eta psikosozialak identifikatzea; bestetik, aldagai horien arteko harremanak aztertzea; azkenik, berresteko analisi faktorial baten bidez baieztatzea konstruktu teoriko horren existentzia iritzizko azpi populazio zehatz batean. Horretarako, 161 pertsonak (80 emakumezko eta 81 gizonezko) parte hartu dute ikerketa honetan hainbat galdesorta erantzuten (SPMSQ, Jarduerak, GADS, GDS/30, HAS, PGC,  Autokontzeptu eta COOP-WONCA).

Egindako analisi estatistikoen ondorioz, erretiratu profil berriaren ezaugarri sozio-demografikoen artean, baliabide ekonomikoak izatea (erretiratuen diru sarreren batez-bestekoa baino gehiago kobratzea). Ezaugarri psikosozialei dagokienez, osasun egoera orokorra eta psikologikoa ona (depresioa eta antsietate maila baxua eta bizi-asebeteta sentitzea), laguntza sozial maila ona, eguneroko jarduerak egiteko zailtasunik ez izatea eta autokontzeptu negatibo baxua izatea.

Deskriptoreak

UPV/EHU

gizarte-aldaketa

psikologia

psikologia_soziala

erretiratuak

Tesia