Euskadi irratiko (EITB) eta radio nan gà idheal-go (BBC ALBA) kazetarien profil eta jarreren alderaketa
30 bisita jaso dira
Autoretza:
Irati Agirreazkuenaga Onaindia
Zuzendaria:
Javier Diaz Noci, Jose Larrañaga Zubizarreta
Unibertsitatea:
Euskal Herriko Unibertsitatea
Fakultatea:
Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea
Saila:
Kazetaritza II
Jakintza-arloa:
Kazetaritza
Urtea:
2013
|Nazioarteko doktore-tesi honetan Euskadi Irratiko (EITB) eta Radio nan Gàidheal-go (BBC ALBA) kazetari profesionalen azterketa burutu dugu.Horretarako triangelatze metodologikoaz baliatu gara, tresna kualitatiboak eta kuantitatiboak uztartuz; horrek gainbalioa erantsi dio gure ikerlanari. Euskadi Irratia hartzen dugu azterketa gune nagusitzat eta atzerriko erreferentzi loturak egiteko eskoziar gaelikoz lan egiten duten Radio nan Gàidheal-go kazetarien kasua eta esperientzia arakatzen dugu. Ikerketa honetan ondorengoak ditugu aztergai nagusiak: Kazetari euskaldun eta gaelikoen profil soziala, ibilbide profesionala, lan-funtzionamendua, konbergentzia prozesuek kazetarien eguneroko zereginetan duten eragina, hautemandako oztopoak eta emandako erantzunak, kazetarien profesionaltasunaren adierazleak, kazetariek irudikatutako entzuleriaren elementuak eta kazetarien asebetetze profesionala eta asetze horretan eragina duten faktoreak.This international doctoral dissertation is a study of the professional journalists at Euskadi Irratiko (EITB) and Radio nan Gàidheal (BBC ALBA), a Basque and Scots Gaelic radio station, respectively. A triangulation approach was taken, which uses qualitative and quantitative methods in conjunction; this gives the study added value. Taking the Basque broadcaster as the primary focus, the case study and experiences of Radio nan Gàidheal journalists were collected and used to provide a foreign reference point. The chief areas of research in this study are the Basque and Gaelic journalists’ social profiles, professional curriculum, how they work, the impact of convergence processes on journalists’ day-to-day functioning, perceived difficulties and responses, indicators of journalists’ professionalism, elements of the audience according to journalists’ representations, and journalists’ professional satisfaction and factors affecting this.