Western polimorfikoa Clint Eastwooden zineman

44 bisita jaso dira

Autoretza:

Ignacio Gastaca Egusquiza

Zuzendaria:

Iñigo Marzabal Albaina

Unibertsitatea:

Euskal Herriko Unibertsitatea

Fakultatea:

Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea

Saila:

Ikus-entzunezko Komunikazioa eta Publizitatea

Jakintza-arloa:

Zinema

Urtea:

2021

| Doktorego-tesi honek Clint Eastwood zinegilearen film batzuen analisia du aztergai. Hain zuzen ere, hark egindako westernak (Unforgiven, The Outlaw Josey Wales, Pale Rider eta Bronco Billy) eta, gaur egungo sasoi historikoan girotuta egon arren, westernaren aztarnak eta aieruak dituzten beste obra batzuen (Mystic River, Gran Torino, American Sniper, The Mule eta Space Cowboys) arteko alderaketa zinematografikoa. Westernaren munduak finkatzen dituen koordenatu kronologiko eta geografikoaz haratago, amerikar genero honen ezaugarriak, bereizgarritasunak, errainuak eta itzalak Clint Eastwooden bestelako obretan ere topa eta aurki daitezke. Gauzak horrela, esan genezake westernak kaliforniarraren filmografiaren bizkarrezurra osatzen duela, hein handi batean.

Deskriptoreak

UPV/EHU