Ikastolen mogimenduaren historia (1960-1975)

180 bisita jaso dira

Autoretza:

Idoia Fernandez Fernandez

Zuzendaria:

Paulí Davila Balsera

Unibertsitatea:

Euskal Herriko Unibertsitatea

Fakultatea:

Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatea

Saila:

Hezkuntzaren Teoria eta Historia

Jakintza-arloa:

Historia

Urtea:

1993

| Euskal eskolaren eraikuntza XX. mendean zehar forma desberdinak hartu dituen prozesu historiko gisa ulertzen bada ikastolak frankismoaren garaiko baldintza sozial, ekonomiko, politiko eta kulturalen abaroan erdiesten den eredu nagusia da. Ikerketa honen helburua 1960tik aurrera sortzen eta hedatzen joan zen ikastolen mugimendua aztertzea da, zehazki familien eta irakasleen motibazioetan, antolaketa horizontala eta komunitarioan eta bere hautu pedagogikoetan arreta jarriz. Metodologian ikastolei buruzko azterketa dokumentalaz gain ahozko historiako teknika erabili da, orduko protagonistak izan ziren andereñoei eta guraso antolatzaile eta bultzatzaileei zuzendutako hogei elkarrizketa egin dira. Informazio hau transkribatu eta kategorizatu da, gerora interpretazioa burutuz. Emaitzetan gerraurreko esperientzia pedagogikoek izan zuten garrantzia atzematen da, besteak beste, Donostiako Muñoa Eskola, Eusko Ikastolen Batza, Tolosako ikastola, baita horretan engaiatuta zegoen Emakume Abertzale Batza erakundea ere. Praktika eta esperientzia horiek gerra zibilarekin desagertu ziren arren, badago transmisioa gerraurreko belaunaldiaren eta 60. hamarkadan abiatzen ari denaren artean zenbait elementu jasoz eta mantenduz eta beste zenbait irauliz. Sortze momentuko ezaugarri hauek, baina, aldatzen joango dira ikastolen mugimendua hazten doan heinean eta bereziki 1970.eko Ley General de Educación-tik eratorritako baldintza berriak ikastolek ere bete behar izan zutenean.

Analisian zehar Andereñoen Erresidentzia, Irakasleen Elkartea edota Gordailu bezalakoek jokatutako papera aletzen da, baita euren artean izan zuten harreman estua ere, beti ere euskal jendartean gertatzen ari ziren aldaketa sozial eta kultural zabalagoen baitan.

Deskriptoreak

UPV/EHU

elebitasuna

eskola

gizarte_mugimenduak

hezkuntza_berrikuntza

hizkuntz_gutxituak

Tesia