Euskal protestaldia eta demokratizazioa. Diskurtsoak eta ekintza kolektiboa "Lizarra-Garaziko" kasuan (1995-2000)

52 bisita jaso dira

Autoretza:

Galder Sierra Zapirain

Zuzendaria:

Mario Zubiaga Garate

Unibertsitatea:

Euskal Herriko Unibertsitatea

Fakultatea:

Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea

Saila:

Politika Zientzia eta Administrazioa

Jakintza-arloa:

Politika

Urtea:

2018

| Ikerketa honetan Lizarra-Garaziko prozesua bezala ezaguna egin zena aztertu nahi izan dugu. Horretarako ikuspegi bikoitza baliatu dugu: diskurtsoen analisia eta ekintza kolektiboa; hau da, diskurtsoa eta ekintza politikoaren arteko hartu-emanaren nondik norakoak aipatutako kasuan. Izan ere, diskurtsoen analisiak identifikazio politikoen azterketarako tresna garrantzitsuenetako bat bihurtu baita Zientzia Politikoen eremuan; diskurtsoek ekintza kolektibo gatazkatsuan forma hartzen dutela ahaztu gabe. Horretarako, 1995tik 2000. urtera doan epealdian euskal politikagintza ziharduten eragile nagusien jarduera aztertu nahi izan dugu, arreta berezi jarriz burujabetzaren aldeko sektoreengan. Beti ere, bosturteko hau mugimendu sozialen azterketan diharduten teoriek aipatuko luketen protesta ziklo zabalagoaren baitan kokatuz.

Deskriptoreak

Euskal_Herria

UPV/EHU

gizarte_mugimenduak

politika-soziologia

zientzia_politikoa