Futbola eta hedabideak bikoa nazio nortasunen joko zelai garaikidea: XIX. mendetik XXI. menderako aingura

243 bisita jaso dira

Autoretza:

Ekain Rojo Labaien

Zuzendaria:

Josu Amezaga Albizu

Unibertsitatea:

Euskal Herriko Unibertsitatea

Fakultatea:

Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea

Saila:

Ikus-entzunezko Komunikazioa eta Publizitatea

Jakintza-arloa:

Kazetaritza

Urtea:

2013

| " Sei ataletan banatutako doktorego tesia da ¿Futbola eta hedabideak bikoa nazio nortasunen joko zelai garaikidea: XIX. mendetik XXI. menderako aingura¿ izenburuaz egituratutakoa. Aurkezpena eta gaiaren hautuaren argudio bidearen ostean, nazioez eta nazio nortasunez beharrezko teoria euskarria eskaintzen du tesiak ikerketaren giltzarria den neurrian. Hirugarren atala, futbolaren sorrerarena eta nazio nortasunen haragitzeaz uztarpenaz diharduena, eta mundu osoko kasuak aztertu eta alderatzen dituena, tesiaren mardulena da. Futbolaz premiazko zientzia ekarpena egiteko xedeaz guztizko ezagutza erdiesteko premiazkoa jotzen zuen ikerleak. Laugarren atalean teoriaz jorratua da alde batetik futbolaren bitartez nazio nortasunak eraikitzeko hedabideek duten eragina. Beste aldetik, 2010eko Munduko Kopako Espainiako eta Frantziako nazio taldeen herrialde horien telebista emankizunak eduki analisiaz aztertuak eta biak alderatuak dira. Tesiko bostgarren atala futbolaz eta futbolaren bidez Euskal Herriaren eta Espainiar estatuaren azterketari dagokio. Alegia futbolak bertako nazioen bilakaera adieraztean egin duen ekarpenean eta izan duen eraginean. Seigarren atala ikerketaren guztizko ondorioei dagokie, eta zazpigarrena, nazioarteko tesiari zor, tesi ikerketaren frantsesezko aldaera laburtuari.
Tesi ikerketak egiaztatzen du futbola eta hedabideak bikoak nazio nortasunen haragitze garaikidean duen garrantzia giltzarria, eta futbol ekitaldiaren ospea hain justu, nortasun kolektiboak ordezkatzeko ahalean datzala. Eta hedabideen parte-hartzerik gabe ezina izango zukeen ordezkaritza nortasunaz jabetzea. Horretarako askotariko sinboloak barnean hartzeko trebezia dauka, eta bere burua ere sinbolo bihurtzekoa. Hori burututa, Industrializazio aroak lehenik, eta postmodernitate izeneko XXI. mende hastapeneko aro ziurgabeak bestetik, sortzen duten gizarte modernoen norbanakoen arriskuari helduleku gisakoa alderatzen dio. Hala, estatu-nazioentzat nahiz estaturik ez daukaten nazioentzat alde batetik, eta norbanakoentzat ere, bestetik, XIX. mendetik XXI. menderako aingura izan dela erakusten du tesi ikerketa honek. Globalizazioa nazionalismoen agerpenarekin bateratzen ditu futbolak bere izaera barne hartzaile eta batzuetan kontrajarriari jarraiki. Bidenabar, Espainiako estatu-nazioaren eraikuntzaren eta Euskal Herria bezalako estatu gabeko nazioen arteko norgehiagokaz ere, munduko kasuekin alderaketazko behaketa egin ondoren, zientzia azterketako ondorioztapena eta gogoeta aurkeztea xede du tesiak. "

Deskriptoreak

UPV/EHU

kazetaritza

kirola

komunikabideak

nazionalismoa

soziologia

gatazka_soziala

gutxiengoak

Tesia