Mikeleteak eta bidelapurrak: gizarte kontrolaren aldaketak Gipuzkoa tradizionalean, 1688-1808
330 bisita jaso dira
Autoretza:
David Zapirain Karrika
Zuzendaria:
Jose Angel Achón Insausti
Unibertsitatea:
Deusto. Deustuko Unibertsitatea
Fakultatea:
Gizarte eta Giza Zientzien Fakultatea
Saila:
Giza Zientziak
Jakintza-arloa:
Historia
Urtea:
2007
|Hemen aurkezten dugun tesiak Gipuzkoako gizarte tradizionalaren barrukoak hobeto ezagutzea du helburu nagusia. Ikerketaren ardatz gisa, egituratzaileak diren aleak baino, gizarte egituratik kanpo kokatzen diren subjektuak aukeratu ditugu; zehatzago esanda, hauen gainean gizartearen buruzagiak eraikitzen diren kontrolerako eta zigorrerako egitasmoak.
Artxiboetan burutu miaketetan maiz topatu ditugun gizarte istiluak, lapurgintza antolatuari lotutakoak gehien bat, eta 1796an Gipuzkoak bere polizia- taldea garatu izana aspaldian gure arreta piztu zuten zantzuak ditugu. Bi gertakizun hauek hausnarketarako parada eskeintzen digute, bigarrenak bereziki, polizia guztiz berria zer tresna bezala agertzen zitzaigun eta. Ondorioz, gure ikerketa poliziaren balizko berritasun honen inguruan eraiki dugu. Horrela, berrikuntza maila nuertze aldera, poliziaren aurretik erabiltzen ziren gizarte kontrolerako lanabesak zeintzuk ziren ezagutzen eta deskribatzen saiatu gara. Eta, era berean, tresna hauek zeinen gainean eta zein garaietan ezartzen ziren miatu dugu.
Bistan denez, honek guztiak poliziaren aurreko gizarte multzoa deskribatzen eta bere errepresiorako baliabideak aztertzen behartzen gaitu, gure hipotesia zuzena den ala ez neurtzeko. Gainera, gure hipotesia zuzena balitz, poliziaren jaiotza Lurralde historikoaren garapen politiko-administratiboarekin batera eman beharko zen. Ondorioz, Gipuzkoaren osaketa historikoa aberasteko parada izango dugula uste dugu. Modu honetan arestian aipatutako helburu nagusia betetzea posible ikusten genuen, historiografian ekarpen berri bat egiten genuelarik.
Funtsean, hau da ondoan aurkituko den ikerketaren mamia, Gipuzkoako Artxibo Nagusian gordetzen diren ¿Corregimiento Criminal¿ delako atalean eta Batzar Nagusien aktetan, gehi Lurraldearen hainbat Udal Artxibotan gordetzen diren auzi kriminal ugaritan oinarritzen dena.This dissertation examines the inner workings of traditional Gipuzkoan society. The research focuses on subjects who exist outside the social structure rather than on individuals who play a structuring role, in order to study the controlling and penalizing programmes affecting them that have been set up by the leaders of society.
The archives under examination often bring to light social disturbances, especially those related to organised theft; and it is remarkable that Gipuzkoa had established its own police force as early as 1796. Both these facts are worthy of attention; the latter in particular, for the police organisation was a brand new development. Therefore, the point of departure for this study is the apparent novelty of the policing institution. The better to evaluate such an innovation, we will consider the nature of the instruments of social control in existence prior to the establishment of the police, and look at whom those instruments aimed to control and in what period they had come into being.
Naturally it was necessary to review the nature of societies prior to the creation of the police force and the means of repression at their disposal in order to test our hypothesis. It the latter is correct, the emergence of the police must have coincided with the political and administrative development of Gipuzkoa as a province. Thus, the study provides an opportunity to make a new contribution to the history of Gipuzkoa¿s development. In this way we perceived the possibility of fulfilling our main objective, referred to above.
This is basically the content of this study, which is based on the numerous criminal cases contained in the ¿Corregimiento Criminal¿ section of the Gipuzkoa Main Archives and in the minutes of the General Assemblies, as well as in many municipal archives around the province.