Diskurtso instituzionala eta independentista Euskal abertzaletasunean. Independentzia, autodeterminazio eta autonomiari buruzko diskurtsoak Egin eta Deia egunkarietan, Konstituzioaren eta Gernikako Estatutuaren aurrean

143 bisita jaso dira

Autoretza:

Arantza Gutierrez Paz

Zuzendaria:

Antton Azkargorta Aretxabala

Unibertsitatea:

Euskal Herriko Unibertsitatea

Fakultatea:

Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea

Saila:

Kazetaritza

Jakintza-arloa:

Kazetaritza

Urtea:

1998

| Doktorego tesi honetan, euskal abertzaletasunean existitzen diren bi diskurtso nagusiak -independentista eta instituzionala alegia- aztertu zituen egileak, Konstituzioaren eta Gernikako Estatutuaren erreferendumen inguruan Egin eta Deia egunkarietan argitaraturiko iritzi-artikuluetan. Aipaturiko bi euskal berripaperetan asko izan ziren autonomia, autodeterminazio eta autonomiaren inguruan agertutako diskurtsoak, batzuk egunkariek beraiek sinatuta ¿editorialak-, eta beste batzuk, aldiz, kolaboratzaile finkoek zein noizbehinkakoek sinatuta.
Erabilitako metodologia diskurtsoaren ¿ez testuarenean soilik- ikerketa kualitatiboan oinarritzen da, sintomaren azterketan bereziki, eta Alain Badiou-ren gertakizunaren teorian oinarritzen da. Azterturiko objektuari dagokionez, esan bezala, iritzi-artikuluak aztertu zituen egileak, horietan islatzen baitzen euskal nazionalismoan zeuden bi korronte nagusi: Euskal Herria nazioa dela aldarrikatzen zuena, nahiz eta estaturik ez izan; eta Euskadi erakundeetatik eraikitzeke zegoen entitatea zena ziurtatzen zutenena, eta, ondorioz, autonomiaren alde zeudenak.
Iritzi artikuluen azterketetatik ondorioztatzen denez, argi zegoen abertzaletasun independentistaren jarrera, Konstituzioak eta Estatutuak berak ezartzen zuten esparru juridiko-politikoaren aurka, abertzaletasun instituzionala edo moderatua, berriz, proiektu autonomikoaren bideragarritasun eta pragmatismoaren alde lerratu zen eta gutxieneko "gaitza¿ moduan aurkeztu zuen bere diskurtsoan.

Deskriptoreak

Euskal_Herria

UPV/EHU

kazetaritza

komunikabideak

nazionalismoa

politika

prentsa

soziologia

Tesia