Estrategiak euskararen ikaskuntzan eta irakaskuntzan
125 bisita jaso dira
Autoretza:
Aintzane Etxebarria Lejarreta
Zuzendaria:
Itziar Turrez Agirrezabal
Unibertsitatea:
Deusto. Deustuko Unibertsitatea
Fakultatea:
Filosofia eta Letren Fakultatea
Saila:
Filologia
Jakintza-arloa:
Pedagogia
Urtea:
2007
|Estrategiak euskararen ikaskuntzan eta irakaskuntzan
Gaur egun, hizkuntzen irakaskuntzan nahiz ikaskuntzan, ikaslearen autonomia bultzatzen den aldetik, gero eta garrantzi handiagoa dute ikas-estrategiek. Horregatik, lan honek hiru helburu izan ditu; batetik, ikasleek euskararen ikaskuntzan egiten duten ikas-estrategien erabilera aztertzea; bestetik, irakasleek euren eskoletan ikas-estrategiak lantzen dituzten ikustea; eta azkenik, hizkuntzen irakaskuntzarako egindako materialak behatuz, ikas-estrategiak lantzeko erabiltzen diren ariketak biltzea. Adierazi beharra dago, norbaitek hala pentsa dezakeen arren, lan honen helburua ez dela izan ikas- -estrategien erabilera bultzatzea, eskoletako errealitatea aztertzea eta alor honetan jarraitu nahi dutenei bidea irekitzea baizik.
Aipatutako helburuok lortzeko, sarrera, alde teorikoa, azterketa enpirikoa, ondorio orokorrak eta ikas-estrategiak lantzeko materiala izeneko bost atal nagusik osatzen dute lana.
Sarreran nondik norako nagusien berri eman da (zergatia, antolaketa, metodologia, helburuak, hipotesiak, ondorio orokorrak eta bibliografiari nahiz tipografiari buruzko xehetasunak). Alde teorikoan terminoen zehaztapena egin da; hots, ikaskuntza, jabekuntza, eskurapena, irakaskuntza, ikas-estrategiak eta ikasle ona terminoen definizioa emateaz gain, izenburuan agertu beharrekoak zeintzuk diren zehaztu da. Atal honetatik abiatuta azterketa enpirikoan ikasleei nahiz irakasleei egindako ikas- -estrategien azterketaren berri eman da. Horretarako, bi azterketa-talde (irakasleena eta ikasleena), bi galdetegi (irakasleena eta ikasleena), eta estatistika erabili dira. Azterketa enpirikoan atera diren ondorioak beste ikertzaile batzuek ateratakoekin alderatu eta ondorio orokorrak atera dira. Besteak beste, honako hauek dira aipagarrienak:
Ø Irakasleek eskolan egiten duten ikas-estrategien lanketa eta ikasleek egiten duten ikas-estrategien erabilera ez datoz bat.
Ø Ikasleek ez dituzte ikas-estrategiak sarritan erabiltzen.
Ø Irakasleek ez dute ikas-estrategien erabilera sarritan bultzatzen.
Bukatzeko, helduak euskalduntzen ari diren irakasleentzat lagungarria izan daitekeen materiala bildu da.
Esan beharra dago, lan honetan egin ez badira ere, ildo bereko beste hainbat ikerketa ere egin daitezkeela; esaterako, motibazioaren nahiz bildutako materialaren eragina ikas- -estrategien erabileran, edota ikasle onen eta gainerakoen arteko aldeak ikas-estrategiak erabiltzeko orduan aztertzea interesgarria izango litzateke.Basque language learning and teaching strategies
The present-day emphasis on learner autonomy in language teaching and learning has thrown into relief the issue of learning strategies. The present study pursues three aims: to examine the learning strategies used in Basque language learning; to enquire whether teachers apply learning strategies in their language classes; and to collect exercises found in language teaching materials that employ learning strategies. It should be clarified that this thesis does not propose to promote learning strategies but merely to observe what takes place in schools and lay a foundation for those wishing to pursue this subject further.
The dissertation is made up of the following five sections: introduction, theoretical perspective, empirical study, general conclusions and material for the development of learning strategies.
The introduction gives a general overview of the study¿s raison d¿être, its organisation, methods, objectives, hypotheses, conclusions and bibliographical and typographical notes. The theoretical section defines some key terms such as learning, acquisition, teaching, learning strategy and good student and discusses the concepts that form part of the title. This provides the basis for presenting, in the empirical study, an analysis of the learning strategies employed by pupils and teachers involving two groups of subjects (teachers and pupils), two questionnaires (for teachers and for pupils) and some statistical procedures. The empirical findings from this study are compared to findings from other studies, and conclusions are presented which may be summarised thus:
Ø There is a mismatch between the learning strategies developed by teachers in their classes and those employed by pupils.
Ø Pupils rarely make use of learning strategies.
Ø Teachers rarely encourage pupils to use learning strategies.
Finally, materials are presented which may be found useful by teachers of Basque to adults.
A number of issues of potential interest were not covered by this study, such as the relative influence of motivation and the materials presented on the use of learning strategies, and differences between good and other pupils regarding their use of learning strategies.