Nerabezaroan adimen emozionala hobetzeko programa baten ebaluazioa

55 bisita jaso dira

Autoretza:

Ainize Peña Sarrionandia

Zuzendaria:

Maite Garaigordobil Landazabal

Unibertsitatea:

Euskal Herriko Unibertsitatea

Fakultatea:

Psikologia Fakultatea

Saila:

Nortasuna, Balioespena eta Psikologia Tratamendua

Jakintza-arloa:

Psikologia

Urtea:

2015

Hizkuntza:

Ingelesa

| Egun, garapen sozioemozionala, bizitzarako gaitasunak bultzatzen dituzten esku-hartze psikoedukatiboak ezartzearen garrantzia indarra hartzen ari da. Izan ere, modu honetan gizartean dauden arazoei (bullying-a, depresioa, estresa) aurre egin eta osasuna babesten duten faktoreak indartzen dira. Hau kontuan harturik, ikerketa honek bi helburu izan zituen: 1) adimen emozionala hobetzeko programa baten efektuak ebaluatu; eta 2) programak eragindako efektuak genero eta maila sozioekonomikoaren arabera aldatzen diren aztertzea. Lagina, 148 nerabek osatu zuten (13-16 urte). Ikerketak pretest-postest neurri errepikatuko diseinu kuasi-esperimentala erabili zuen kontrol taldeekin. Hamabi ebaluazio tresna erabili ziren pretest eta postest faseetan, baita urtebete beranduago burutu zen segimendu fasean ere. Pretest-postest ANOVA emaitzek erakutsi zuten programak esanguratsuki hobetu zituela adimen emozionala, jokaera sozial positiboak, interakzio sozialetako estrategia kognitibo asertiboak, enpatia, amorruaren barne kontrola, sentimendu negatiboak aztertzeko gaitasuna eta aldaketaren hautemate subjetiboa. Gainera, esku-hartzeak sintoma psikosomatikoak gutxitu zituen. Aldi berean, emaitzek baieztatu zuten programak antzeko eragina izan zuela bi sexuetan eta maila sozioekonomiko desberdinetan. Emaitza hauek egonkor mantendu ziren segimendu fasean, jokaera sozial eta amorruaren barne kontrolaren salbuespenekin. Bestalde, postestean esanguratsuki hobetu ez ziren aldagai batzuk, jokaera sozial negatiboak, zoriontasuna, interakzio sozialetako estrategia kognitibo asertiboak,estresaren maneiua eta desoreka emozionala hain zuzen ere, nabarmenki hobetu ziren segimenduan. Orokorrean ez zen desberdintasun esanguratsurik aurkitu genero eta maila sozioekonomikoaren arabera. Eztabaidan garapen sozioemozionala hobetzeko programak ezartzearen garrantziaz hitz egiten da

Deskriptoreak

UPV/EHU

gazteak

psikologi_ebaluaketa

psikologia

eskola_psikologia

nazioartekoa

nazioarteko_tesia