Komunikaziorako gaitasunaren ebaluazioa ingurune birtualetan goi-mailako irakaskuntzan

457 bisita jaso dira

Autoretza:

Ainhoa Ezeiza Ramos

Zuzendaria:

Daniel Losada Iglesias

Unibertsitatea:

Euskal Herriko Unibertsitatea

Fakultatea:

Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatea

Saila:

Didaktika eta Eskola Antolakuntza

Jakintza-arloa:

Didaktika

Urtea:

2015

|

Ikerlan honetan, ingurune birtual akademikoen hurbilpen esploratorio bat egin da komunikaziorako gaitasunaren garapen eta ebaluazioari lotutako eskuhartze didaktikoen bitartez. Unibertsitateko lehen mailako 417 ikasleren 2,907 idatzizko ekoizpen hartu dira analisiaren oinarri, bereziki ingurune birtualen dimentsio erreferentzialak eta sozialak aztertzeari begira.

Dimentsio erreferentzialei lotutako emaitza nagusi gisa, argi ikusi da ikasleak Graduko lehen mailan gai direla idatzizko testuarteko lan akademiko konplexuak ekoizteko, unibertsitatearen testuinguruak eskatzen dituen baldintza diskurtsiboak betez. Horretarako zailtasun handienetako bat erreferentzia bibliografikoak testuan zehar txertatzea eta amaieran egoki zerrendatzea dela ikusi da, baina zailtasun horiek nabarmen arindu daitezke elkarren arteko erregulaziorako tutoretza-jarduerak erabiliz ikasemaitzakhobetzeko estrategia didaktiko gisa. Erregulazio hori ingurune birtualeko tresnak erabilizantolatzen bada, etengabe berrikusteko eta orientatzeko aukera zabaltzen da.

Dimentsio sozialari dagokionez, emaitza deigarriak jaso dira foro birtualetako komunikazioaren nolakotasunean, bai euskara/gaztelania hizkuntzen arteko parekotasunari lotuta eta bai adierazkortasun linguistikoaren erabileran. Ikasleek ingurune birtuala leku sozial gisa identifikatu dute eta elkarren arteanerregulatu dute elkarreragina eta hizkuntz erregistroa, komunikazio beharren arabera. Azkenik, prozesu osoan zehar hainbat dilema etiko sortu da, ikerlan-lerro berri bat zabaltzea eragindutenak, ilusionismo soziala deituriko lan egiteko moduetatik abiatuta.

Deskriptoreak

UPV/EHU

didaktika

ikasleen_ebaluaketa

teknologia

unibertsitatea

hezkuntza_ereduak