Burmuin aktibitatearen aldaketak helduen hizkuntza ikasketan, magnetoentzefalografia bidez neurtuta

27 bisita jaso dira

Autoretza:

Ainhoa Bastarrika Iriarte

Zuzendaria:

Douglas Jeremey Davidson

Unibertsitatea:

Euskal Herriko Unibertsitatea

Fakultatea:

Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea

Saila:

Euskal Hizkuntza eta Komunikazioa

Jakintza-arloa:

Hizkuntzalaritza

Urtea:

2017

Hizkuntza:

Ingelesa

| Tesi honen xedea da helduen garunean hizkuntzari lotuta dauden epe laburreko ikaskuntzan-aldaketen ezaugarriak azaltzea. Aurreko ikerketetan batik bat luzetarako zein zeharreko diseinuak erabili dituztenez gero, garuneko erantzunak dagoeneko ezarrita dauden arauetatik heldu dira. Bestalde, online egindako edo laborategiko prestakuntza erabili duten eta, beraz, epe laburreko aldaketak atzeman dituzten zenbait ikerketa egin dira EEGetan (elektroentzefalogrametan) eta ez dute eskaini aldaketa horiei lotutako arrazoirik. Edonola ere, epe laburreko zein luzeko ikaskuntzek zenbait aldaketa plastiko eragiten dituztela dirudienez, tesi honetan egindako MEG (mikroentzefalogramen) esperimentuen korrelazio anatomikoak informazio erabilgarria eskainiko ligukete epe laburreko ikaskuntzaren barruko aldaketa plastikoak zergatik gertatzen diren ulertzeko. Bi esperimentutan, hizkuntza naturalen (miniaturazko hizkuntzen) azpi taldeak erabili dira epe laburreko aldaketak aztertu ahal izateko. Hipotesi horren arabera, miniaturazko hizkuntzek hizkuntzei lotutako aldaketak atzemateko aukera eskaintzen dute, ikastaroen moduko epe luzeko entrenamenduen beharrik izan gabe. Hirugarren esperimentua memoria lantzeko ataza bat izan zen, parte hartzaileen jatorrizko hizkuntza erabiliz, memoriaren funtzio fisiologikoak hobeto ulertzeko asmoz, batez ere, memoriaren berreskurapenean gorabeherek duten eginkizuna. Beraz, honako tesi honek atea zabaldu dio bigarren hizkuntza (L2) ikasteko modu berri bati, eta hizkuntzarekin zerikusia duten garunaren epe laburreko aldaketetan anatomiari lotutako faktoreak daudela azaldu digu.

Deskriptoreak

UPV/EHU

hizkuntza-irakaskuntza

nazioarteko_tesia