Nerabezaroan adimen emozionala hobetzeko programa baten ebaluazioa
54 visitas recibidas
Autoría:
Ainize Peña Sarrionandia
Director/a:
Maite Garaigordobil Landazabal
Universidad:
Universidad del País Vasco
Facultad:
Facultad de Psicología
Departamento:
Personalidad, Evaluación y Tratamiento Psicológico
Área:
Psicología
Año:
2015
Idioma:
Inglés
|Egun, garapen sozioemozionala, bizitzarako gaitasunak bultzatzen dituzten esku-hartze psikoedukatiboak ezartzearen garrantzia indarra hartzen ari da. Izan ere, modu honetan gizartean dauden arazoei (bullying-a, depresioa, estresa) aurre egin eta osasuna babesten duten faktoreak indartzen dira. Hau kontuan harturik, ikerketa honek bi helburu izan zituen: 1) adimen emozionala hobetzeko programa baten efektuak ebaluatu; eta 2) programak eragindako efektuak genero eta maila sozioekonomikoaren arabera aldatzen diren aztertzea. Lagina, 148 nerabek osatu zuten (13-16 urte). Ikerketak pretest-postest neurri errepikatuko diseinu kuasi-esperimentala erabili zuen kontrol taldeekin. Hamabi ebaluazio tresna erabili ziren pretest eta postest faseetan, baita urtebete beranduago burutu zen segimendu fasean ere. Pretest-postest ANOVA emaitzek erakutsi zuten programak esanguratsuki hobetu zituela adimen emozionala, jokaera sozial positiboak, interakzio sozialetako estrategia kognitibo asertiboak, enpatia, amorruaren barne kontrola, sentimendu negatiboak aztertzeko gaitasuna eta aldaketaren hautemate subjetiboa. Gainera, esku-hartzeak sintoma psikosomatikoak gutxitu zituen. Aldi berean, emaitzek baieztatu zuten programak antzeko eragina izan zuela bi sexuetan eta maila sozioekonomiko desberdinetan. Emaitza hauek egonkor mantendu ziren segimendu fasean, jokaera sozial eta amorruaren barne kontrolaren salbuespenekin. Bestalde, postestean esanguratsuki hobetu ez ziren aldagai batzuk, jokaera sozial negatiboak, zoriontasuna, interakzio sozialetako estrategia kognitibo asertiboak,estresaren maneiua eta desoreka emozionala hain zuzen ere, nabarmenki hobetu ziren segimenduan. Orokorrean ez zen desberdintasun esanguratsurik aurkitu genero eta maila sozioekonomikoaren arabera. Eztabaidan garapen sozioemozionala hobetzeko programak ezartzearen garrantziaz hitz egiten da
Currently, academic research attention is focused on the importance of implementing psycho-educational programmes which promote socio-emotional development, life skills, etc. with the aim of preventing societys problems (such as bullying, depression, stress, etc.) as well as to strengthen health protection factors. In this way, this study had two objectives: 1) to evaluate the effects of a programme to improve emotional intelligence; and 2) to explore whether the programme results were affected differentially by gender and socio-economic level. The sample comprised 148 adolescents (between 13-16 years old). The study used a quasi-experimental design with repeated pretest¿posttest measures and control groups. Twelve assessment instruments were administered before and after the programme, as well as in the follow-up phase one year after the intervention concluded. The pretest¿posttest ANCOVAs showed that the programme significantly increased emotional intelligence, positive social behaviours, assertive cognitive social interaction strategies, empathy, internal anger control, ability to analyze negative feelings and subjective perception of change, whilst psychosomatic symptoms decreased in experimental participants. These results remained stable in the follow-up phase, except for social behaviours and anger control. Moreover, variables that did not significantly improve at the posttest such as negative social behaviours, happiness, aggressive strategies of social interaction, stress management and emotional instability did improve significantly at the follow-up phase. Overall, no significant differences were found by gender or socio-economic level. The importance of implementing programmes to promote socio-emotional development has been discussed.