MikroRNAk eta adipokinak: pronostikoko eta erantzun terapeutikoko biomarkatzaileen eta ekintza-mekanismoen bitartekarien bilaketa

61 visitas recibidas

Autoría:

Asier Leniz Rodriguez

Director/a:

Maria Puy Portillo Baquedano, Alfredo Fernandez Quintela

Universidad:

Universidad del País Vasco

Facultad:

Facultad de Farmacia

Departamento:

Farmacia y Ciencias de los Alimentos

Área:

Medicina

Año:

2022

| Doktorego-tesi honen helburua da aztertzea mikroRNAek eta adipozitokinek nola eragiten duten zenbait patologiaren ekintza-mekanismoan, eta horiek nola erabil daitezkeen gaixotasunon garapenaren edo tratamenduekiko erantzunaren biomarkatzaile gisa. Helburu hori lortzeko, hiru ikerketa-proiektu gauzatu ziren. Lehenengoan aztertu zen mikroRNAek eragina izan dezaketela pteroestilbenoak esteatosi hepatikoan dituen efektu positiboetan. Horretarako, zenbait mikroRNAren adierazpena neurtu zen esteatosia duten arratoien gibeleko ehunean, pteroestilbenoarekin tratatu ostean; ondoren, mikroRNA horiek hepatozitoetara transferitu eta zelula-mailan duten ekintza-mekanismoa aztertu zen. Bigarrenean, berriz, aztertu zen mikroRNAek nola eragin dezaketen mahats-patsaren estraktu baten glukosak metabolismoan dituen efektuetan, sindrome metabolikoa duten pertsonengan, eta, bestalde, tratamenduaren erantzun-markatzaile gisa erabil daitezkeen ala ez zehaztu nahi izan zen. Horretarako, hainbat mikroRNAren adierazpena analizatu zen sindrome metabolikoa duten pertsonen odol-laginetan, mahats-patsaren estraktu batekin tratatu aurretik eta ondoren. Horrez gain, tratamenduari erantzun zioten pertsonen eta erantzun ez ziotenen arteko balioak alderatu ziren. Hirugarrenean, adipozitokinek adin gestazionalerako txikiak (TAG) diren haurren hazkuntza-abiaduran parte hartzen ote duten ikertu zen, eta etorkizuneko alterazio metabolikoen markatzailetzat har daitezkeen. Horretarako, zenbait adipokinaren kontzentrazioa analizatu zen bizitzako lehen 2 urteetan hazkuntza-abiadura desberdinak zituzten TAG haurren odolean. Ondorioztatu zenez, mikroRNAek eta adipokinek ekintza-mekanismoetan har dezakete parte, eta hainbat patologiaren erantzun terapeutikoaren eta bilakaeraren markatzaile izan daitezke.

Tesis

https://addi.ehu.es/bitstream/handle/10810/56404/TESIS_ASIER_LENIZ_RODRIGUEZ.pdf?sequence=1&isAllowed=y