Mannich base estekatzaileetan eta trantsizio-metal, lantanido eta 3d-4f mistoetan oinarritutako konposatuak: ikerketa magnetiko progresiboa material hobeen bila

23 visitas recibidas

Autoría:

Andoni Zabala Lekuona

Director/a:

José Manuel Seco Botana, Enrique Emilio Colacio Rodríguez

Universidad:

Universidad del País Vasco

Facultad:

Facultad de Química

Departamento:

Química Aplicada

Área:

Química

Año:

2021

Idioma:

Inglés

| Tesi hau magnetismo molekularraren esparrukoa da. Zehazkiago, propietate magnetiko interesgarriak —iman monomolekularrarenak (SMM, Single Molekule Magnet) bezalakoak— dituzten trantsizio-metaletan, lantanidoetan eta 3d-4f konposatu mistoetan oinarritutako koordinazio-konposatu ugari aztertu dira. Koordinazio-konposatuak sintetizatzeko, Mannichen base konpartimentalak erabili dira batik bat. Base horiek egokiak dira 3d zein 4f ioiak koordinatzeko. Tesian zehar, azterketa magnetiko progresiboa egin da, aztertutako konposatuen propietate magnetikoak hobetze aldera. Horretarako, dagoeneko ezagunak diren estrategiak erabili dira; esate baterako, diluzio magnetikoa, metal paramagnetikoen konbinazioa eta eremu estekatzailearen modulazioa. Azkenik, sistema batzuetarako lortutako emaitza interesgarriak ikusita, haien potentziala handitzeko ahalegina egin da, beste propietate batzuk aztertuz, hala nola luminiszentzia eta kiralitatea.

Descriptores

UPV/EHU

kimika_aplikatua

nazioarteko_tesia