Lan-satisfakzio eta adimen-osasuna Euskal Herriko kooperatibetako eta sozietate anonimoetako eskulangile eta kontramaisu industrialengan
25 bisita jaso dira
Autoretza:
Juan Jose Aurrekoetxea Agirre
Zuzendaria:
Montserrat Barranquero Arola
Unibertsitatea:
Euskal Herriko Unibertsitatea
Fakultatea:
Medikuntza eta Odontologia Fakultatea
Saila:
Medikuntza eta Kirurgia Berezitasunak
Jakintza-arloa:
Medikuntza
Urtea:
1991
| Lotura estatistikoa nabarmentzen zen lan satisfakzioaren eta adimen osasunaren artean. Lotura hori ezin zen onartu kausala bezala 1990an. Lan honen helburuak lan satisfakzioa neurtzea, adimen osasuna neurtzea, biekin lotuta dauden aldagaiak ikustea eta bien arteko lotura ikertzea izan zen. Halaber, Euskal Herrian garapen izan duten kooperatibetan zer gertatzen den ikertzea zen.
Ikerketa industria jarduerara mugatu zen. Hamaika industria kooperatiba aukeratu ziren Lan Kide Aurrezkiaren, orain Mondragon Taldea, laguntzarekin. Jarduera ekonomikoa eta enpresaren langile kopuruaren arabera, parekatuta, bi aldagai hauen eragina murrizteko, beste hamaika enpresa bilatu ziren. Hiru galdesorta erabili ziren, espainolez, Goldbeg GHQ 40 galderetakoa, adimen osasuna edo sufrimendua neurtzeko, Job Descriptive Index, ingelesetik eta frantsesetik itzulita erdarara, eta egokitutako aldagai sozio ekonomikoekin beste galdesorta bat.
Kasu psikiatrikoen prebalentzia langileen artean %11,8 (%95eko KT: 10,5-16,1) zen, lanean daudenen artean, hain zuzen. Kooperatibisten artean satisfakzio hobea nabarmentzen zen soldataren esparruan, baina ez JDIk neurtzen dituen besteetan, lana bera, nagusia, promozioak eta lan kideak.
Lan satisfakzioaren eta adimen osasunaren artean lotura esanguratsua sumatzen zen r= 0,31 (p< 0,001). Lotura hau mantendu egiten zen erregresio anizkoitzeko ereduan konfusio faktoreak sartu ondoren. Lanez aparte ordu extrak egiten zituzten langileek satisfakzio handiagoa erakusten zuten eta adimen osasun hobea. Emakumeek, berriz, sufrimendu psikiko handiagoa adierazten zuten. Adinak ez zuen lotura adimen osasunarekin.
Ondorio gisa adimen osasunaren babes eta sustapen jarduerak burutu behar zirela lan munduan ikusten zen, eragile psikosozialetan lana eraginda.In 1990 a causal nature of the statistically significant link between job satisfaction and mental health was not acknowledged. The purpose of this study was to measure job satisfaction, measure mental health, and by looking at variables associated with both to establish the nature of the link. The study also aimed to examine the case of cooperatives, which have grown into an important part of the Basque economy.
The study is restricted to the industrial sector. Eleven cooperatives were selected for study with the assistance of the then Lan Kide Aurrezkia (now the Mondragon Group). In order to limit the effect of these two variables, eleven other companies were also selected covering similar activities and with a comparable workforce. Three Spanish-language questionnaires were employed with questions from Goldberg GHQ 40 on mental health and suffering, the Job Descriptive Index translated from English and French to Spanish, and adapted socio-economic variables respectively.
The prevalence of psychiatric cases among employees was found to be 11.8% (95% KT: 10.5-16.1). Employees of cooperatives were considerably more satisfied with their earnings, but not with the other factors measured by the JDI, namely their work, their superiors, promotion policy and co-workers.
A significant link between job satisfaction and mental health was found: r= 0.31 (p< 0.001). This link was maintained when scrambling factors were incorporated into the multiple regression model. Employees who worked overtime also displayed improved job satisfaction and mental health. But women showed greater mental suffering. Age was not linked to mental health.
In conclusion, it was found that action was needed to protect and promote mental health at work under the effect of psychosocial agents.