Kosmetikoen osagai hautatuak determinatzeko kromatografia elektrozinetiko mizelarrean oinarritutako metodoen garapena eta aplikazioa

44 bisita jaso dira

Autoretza:

Josu Lopez Gazpio

Zuzendaria:

Esmeralda Millan Martin

Unibertsitatea:

Euskal Herriko Unibertsitatea

Fakultatea:

Kimika Fakultatea

Saila:

Kimika Aplikatua

Jakintza-arloa:

Kimika

Urtea:

2014

| Memoria honetan kromatografia elektrozinetiko mizelarrean (MEKC) oinarritutako hainbat metodo deskribatzen dira, zainketa pertsonalerako produktuetan eta etxeko produktuetan musketa poliziklikoak, lurrin alergenoak, kontserbagarriak eta bentzofenonaren deribatuak diren zenbait ultramore iragazki banatzeko eta kuantifikatzeko. Metodoen garapenean esperimentu-diseinua eta erantzun-gainazalen metodologia erabili ziren aldagai esperimentalak aztertzeko eta optimizatzeko. Gainera, erantzun-funtzio kromatografiko aldatua proposatu zen, eta metodoak optimizatzeko tresna erraza eta eraginkorra dela ikusi zen. Garatutako metodoen ezaugarri analitikoak ebaluatu ziren eta egokiak zirela ikusi zen. Horretarako, zenbait ezaugarri analitiko aztertu ziren baldintza optimoetan: kalibraketa zuzenak, zehaztasuna, doitasuna, detekzio eta kuatifikazio mugak. Azkenik, deskribatutako metodoak erabili ziren merkaturatutako etxeko eta zainketa pertsonalerako hainbat produktu analizatzeko; horrela, metodoak matrize desberdinetan aplikatzeko modukoak direla frogatu zen. Garatutako hiru metodoekin lortutako emaitzek eta laginen prestaketaren erraztasunak agerian jarri zuten metodologia horiek alternatiba oso interesgarriak direla instrumentazio konplexuagoa erabiltzen duten metodo tradizionalen aldean.

Deskriptoreak

UPV/EHU

kimika_analitikoa

kosmetika

kimika_aplikatua

kosmetikoak

lurrinak