Koldo Mitxelenaren euskal prosako diskurtso-estrategiak: enuntziatu parentetikoak
118 visitas recibidas
Autoría:
Agurtzane Azpeitia Eizagirre
Director/a:
Elixabete Perez Gaztelu
Universidad:
Deusto. Universidad de Deusto
Facultad:
Facultad de Ciencias Sociales y Humanas
Departamento:
Instituto de Estudios Vascos
Área:
Lingüística
Año:
2010
|Ikerketa honetan aldeztu dugun tesia honako hau da: Koldo Mitxelenak bere diskurtsoa modu komunikagarri batean atontzeko, bere diskurtsogintzaren ezaugarritzaile diren enuntziatu parentetikoak komunikazio-estrategia egokiak gertatzen zaizkiola; izan ere, Mitxelenaren argudio-garapenean nahiz testu-sorkuntzan eta informazioaren antolakuntzan ezinbesteko eginkizuna dutelako hipotesia genuen. Horretarako, Mitxelenaren zinema-eta liburu-kritikak izan ditugu azterkizun.
Enuntziatu parentetikoak esatariak bere intentzio-asmoak erdiesteko norentzakoari egiten dizkion keinu edo arrastoak dira, testutik bertatik mezuaren interpretazioa (nora)bideratu eta gidatzeko erabiltzen dituenak. Esatariaren helburua bere intentzio-xedea norentzakoak atzematea da eta horretarako ahalegin guztiak egingo ditu, norentzakoarekin konplizitatezko harremana sortzeaz gain, bere enuntziatua modalizatu, birformulatu eta testuinguratzen.
Enuntziatu parentetikoak aztertzeko, ikuspegi enuntziatibo-pragmatikoa oso errentagarri gertatu zaigula frogatu uste dugu tesian zehar, azterbide hau ¿bere ikuspegirik murritzenean¿ esatariak enuntziatuan uzten dituen hizkuntza lorratzak deskribatzera mugatzen delako eta esatariaren lorratz horiek, inon agertzekotan, enuntziazio-mailan eta modalizazio-mailan eragiten dute (enuntziatu parentetikoek bete-betean eragiten duten mailatan, alegia).
Analisiak bi zutabe nagusitan oin hartu du: batetik, analisi formala egin dugu, eta bestetik komunikatiboa. Lehendabizikoari dagokionez, enuntziatu parentetikoen azterketa sintaktiko-testuala egin dugu eta analisi formal honetatik Mitxelenak darabiltzan parentetikoen mugatzea (elkarrengandik hain gertu dauden parentetiko, intziso eta intzidental adigaien arteko mugak argitzea), deskribapena, sailkapena eta puntuazio marken azterketa (corpusean identifikatzeko kanpokoena den formazko irizpidea) egoki bat egitea erdietsi nahi izan dugu.
Horrez gain, ordea, enuntziatu parentetikoek komunikazioan badutela eginkizunik frogatzen saiatu gara. Eginkizun komunikatibo hori ondorengo ardatz hauetan laburbil daiteke:
1.Enuntziatu parentetikoak esatariaren argudiatzean aurrera egiteko bitarteko egokiak gertatzen zaizkio. 2.Enuntziatu parentetikoak esatariaren eta norentzakoen arteko interakziozko harremana bideratzeko estrategiak dira. 3.Enuntziatu parentetikoak, informazioa testuinguruan kokatzeko ere bitarteko egokiak dira, inferentzien errota martxan jartzeko norentzakoari bidaltzen dizkion keinu edo arrastoak aski lagungarriak gertatzen zaizkio irakurketaren interpretazioa testutik bertatik bideratzeko. 4.Enuntziatu parentetikoak esatariaren intentzio ironikoaren ispilu dira. 5.Enuntziatu parentetikoak ahozkotasuna idatzian txertatzeko baliabideak dira. Discursive strategies in the Basque prose of Koldo Mitxelena: A study of parenthetical statements.
The objective of the present doctoral thesis is to make an exhaustive analysis of interpolation structures known as parenthetical statements in the literary and cinema reviews of the well-known Basque linguist Koldo Mitxelena (1915-1987). These interpolative structures are regarded by many researchers as Mitxelena¿s most outstanding discourse features. However, the structures had not been analyzed as at to date.
The communicational intention of these structures within the text has been analyzed from a pragmatic-enunciative perspective. This theoretical framework was found most appropriate to decipher the complex communicational relation established between the author-sender and reader receiver.
The analysis spins around two main axes. On the one hand the syntactic analysis of parenthetic enunciates is proposed (delimitation and characterization of different structures, distribution and specific analysis of punctuation marks that frame the parenthetic structure). On the other hand, the communicational intention of the discursive strategies used by the Basque linguist is also considered and the addressee of the literary and cinema reviews is characterized.
The study posits that, in the case of Mitxelena¿s prose, parenthetical statements are suitable communicational strategies that contribute to the sustaining of the argumentative thread of discourse and help establish the interaction between the sender and purported receiver. In the same line, these structures facilitate contextualization for the information provided, allow for characteristics of oral language to be introduced in written discourse and even mirror the ironic intention of the author.