Kasu eta preposizioen jabekuntza-garapena haur elebidun batengan

31 bisita jaso dira

Autoretza:

Kristina Elosegi Aduriz

Zuzendaria:

Itziar Idiazabal Gorrotxategi

Unibertsitatea:

Euskal Herriko Unibertsitatea

Fakultatea:

Letren Fakultatea

Saila:

Hizkuntzalaritza eta Euskal Ikasketak

Jakintza-arloa:

Hezkuntza

Urtea:

1996

| Haur bat jaiotzetik bi hizkuntzekin hartu emanetan jartzen dugunean, nola ikasten ditu hizkuntza hauek? Bietako bat nagusitzen da ala biek aukera berdina izango dute? Eta bata ala bestea gerta dadin, zein baldintzak dira erabakiorrak? Gure inguruan ditugun bi hizkuntzak kontuan izanik, hau da, euskara posposizionala eta gaztelania preposizionala, nolakoa izango da gure haur elebidunen jabekuntza-bilakabidea?. Bi hizkuntza hauetako bat errazagoa da haurrarentzat?. Ala egitura ezberdinak izan arren haurrarentzat berdinak dira jabekuntza-bilakabideari dagokionez?
Hemen aurkezten dugun lanean, euskara eta gaztelania aldi berean ikasi dituen haur baten datuetan oinarrituko gara. Aukeratutako hizkuntza unitateak, bestalde, euskarazko kasuak, eta parekotzat har daitezkeen gaztelaniazko izenordain eta preposizioak dira. Aukeraketa honen zergatia, alde batetik kategori hauen portaera guztiz ezberdinean dago, hau da, euskarazko kasuak posposizio bidez gauzatzen diren bitartean, gaztelaniaz preposizioak ditugu. Horrela, kontrajarriak diren bi egitura hauen aurrean, haurraren portaera linguistikoa nolakoa den ikustea interesgarria iruditu zitzaigun.
Arlo honetan eginiko lanen ondorioak zenbaitetan kontrakoak dira. Horrela, turkieran oinarrituz, posposizioak preposizioak baino errazagoak direla dio Slobinek (1973). Izan ere, perpaus bakunetan, hizkuntza honen sistema inflexionala oso goiztiarra da, haur turkoek ez dute ohiko ""haur hizkuntza"" ezagutzen ezta ""aro telegrafikoa"" deritzona ere. Haurren ekoizpenak motxak eta sinpleak izan daitezke, baina helduen ikuspegitik, ekoizpen ez-gramatikalak edo osatu gabeak ia inoiz ez, hau da, ez dute errurik egiten. Hau guztia turkiera oso erregularra delako gertatzen omen da, eta morfologiaren jabekuntza goiztiarra adieraziko luketen hamabi faktore aipatzen dituzte (Aksu-Koç eta Slobin, 1985). Horrela, hizkuntza honetako morfema bakoitzak aipatu hamabi ezaugarriak ditu. Ezaugarri hauetako bat, morfemak atzizkidunak direla da. Baina beste hamaika ezaugarri dituzte turkierako morfemek, eta beraiek aitortzen dutenez, faktore guztiak dira jabekuntza errazten dutenak. Hortaz, morfema atzizkidunak izatea, faktore bakarra litzateke.
Slobinek 1973an aipatutako hipotesiaren aurkako lanak ere aurkitu ditugu ordea. Slobin berarekin jarraituz, Johnston & Slobin-ek (1979) adierazpen lokatiboen ikerketa ""cross - linguistiko"" batean ( ingelesa, italiera, serbo-kroaziera eta turkiera) azaldu zuten bezala.
Lau hizkuntza hauetatik, hiru indoeuroparrak dira, eta gainera, preposizionalak, turkiera ez indoeuroparra eta posposizionala. Hortaz, eta gorago aipatu dugun printzipioari jarraituz (Slobin, 1973), turkierak abantaila izango luke alor honetan.
Ikerketa honetan, lokatiboen jabekuntzaren azterketan erabili ziren hizkuntzen arteko ezberdintasunak nabariak diren arren (dibertsitate lexikala, argitasun etimologikoa, konplexotasun morfologikoa, homonimitatea, etab), eta jabekuntza-ordena zehatza hizkuntza bakoitzaren arabera gertatu arren, ordena orokor bat ikusi zen hizkuntza guztietan zehar. Gainera, erlazio lokatiboak, ingelesek eta serbo-kroazirrek baino azkarrago ikasten dituztela haur italiar eta turkoek ikusirik, posposizioak preposizioak baino lehenago ikasten direla dioen printzipioak (Slobin, 1973) ez dirudi garrantzi handia duenik, kontuan izanik italierak erlazio lokatiboak preposizio bidez antolatzen dituela.
Slobin-en hipotesiaren aurka azaltzen den beste ikerketa bat, E. Dromi-k (1979) hebrear hizkuntzaren lekuzko erlazioei buruz egindakoa da. Hizkuntza honetan, erlazio hauek, gehienetan preposizio bidez adierazten dira, nahiz eta forma ezberdinak eduki: aurrizkiak, hitz preposizionalak eta forma fusionatuak.
Ikerketan adierazten denez, hebrear hizkuntzaren datuak ez datoz bat Johnston & Slobin-en (1979) datuekin, hebrear hizkuntzan lehen ikasten diren bi preposizioak, formari dagokionez, aurrizki enklitikoak direnez. Horrela bada, datu hauek garbi adierazte

Deskriptoreak

UPV/EHU

elebitasuna

haurrak

hizkuntzalaritza

hizkuntzalaritza_aplikatua

pedagogia