Kantauriar kostaldeko ekialdearen bilakaera itsas mailaren ikuspegitik

22 visitas recibidas

Autoría:

Peru Bilbao Lasa

Director/a:

Arantza Aramburu Artano, Irantzu Álvarez González

Universidad:

Universidad del País Vasco

Facultad:

Facultad de Ciencia y Tecnología

Departamento:

Geodinámica, Mineralogía y Petrología

Área:

Geología

Año:

2024

| Hondarrezko hondartzak, itsaslabarrak eta kostaldeko plataforma arrokatsuak dira mundu osoko kostaldeetako ezaugarri nagusienak, zeinak gaur egun hainbat altueratan aurkitzen diren. Elementu hauek, itsas mailaren aldaketen eta mugimendu bertikalen bidez definituta daude, tektonikoak eta isostatikoak barne, eta kostaldeko paisaiaren bilakaera historikoari buruzko datu baliotsuak eskaintzen dituzte. Gaiari buruz argitaratutako datu kopurua urria izan arren, azterketa zehatza merezi dute euskal kostaldeko iraganeko kostaldeko plataforma arrokatsuek. Testuinguru horretan, doktorego tesi honek eremu horren Plio-Kuaternarioko bilakaera aztertzen du, itsas mailaren aldaketetan eta gainazal kontinentalaren mugimendu bertikaletan arreta jarriz. Horretarako, azaleratutako zein urperatutako erliebeak aztertu dira, iraganeko kosta-lerroak eta iraganeko kostaldeko plataforma arrokatsuen (IKPA) kokapena eta altuera zehaztuz. Azterketak, urpean dauden 13 terraza detektatu ditu, gaur egun urpean dauden iraganeko kosta-lerroei dagozkienak. Azaleratutako eremuan berriz, iraganeko 18 plataforma arrokatsu definitu dira. Azaleratutako eremuari dagokionez, aire zabaleko guneetako 6 sedimentu metakin ezberdin eta 8 kobazulo aztertu dira iraganeko itsas mailaren altuera erlatiboak zehazteko. Dataziorako, optikoki estimulatutako luminiszentzia (OEL) eta U/Th teknikak erabili dira, 14 sedimentu lagin eta 17 espeleotemetan. Azterketek IEI 5e-ko sekuentzia transgresibo-erregresiboak eta, gutxienez IEI 6tik, harea eoliarren birlanketak bereiztea ahalbidetu du. Horietako batean, gutxienez, ondo garatutako hiru ziklo pedogeniko definitu dira, klima-fase epel eta hezeekin lotura eduki dezaketenak. Jasotako datuek, Kantauriar kostaldeko beste metakin batzuekin batera, antzeko bilakaera tektonikoa baieztatzen dute IEI 5e-tik gaurdaino. Gorakada, izatekotan, minimoa litzateke. Urpeko datuek ere egonkortasun epe luze bat iradokitzen dute: IEI 11ko itsas maila altuaren eta IEI 9aren hasieraren arteko momenturen batetik, gaur egunera arte. Hortaz, altxatze tektonikoa Pliozeno/Miozenoaz geroztik gertatu zitekeen, modu homogeneo batean, ikerketa eremuan kota altuan dauden iraganeko plataformen antzeko altitudeak erakusten duten bezala. Azken pultsoa, IEI 11ko itsas maila altuaren eta IEI 9aren hasieraren arteko momenturen batean gertatuko zen. Altxatzeak aurretik urperatutako eta azaleratutako plataforma arrokatsuei eragin zien, 5 metro inguruko gorakada eraginez. Horrez gain, azken maximo glaziarretik gaurdainoko kosta-lerroaren bilakaera aztertu da, eta egungo kostaldearen aldaketa posibleen ebaluazioa egin da, azken urteetako lur mugimenduak identifikatzea ahalbidetu duten bi metodologia erabiliz. Hau horrela, mendebaldeko itsasertzak hasierako konfigurazioan forma sigi-sagatsua zuen, eta ekialdeko itsasertzak berriz, lurmutur handi bat. Denboran zehar aldaketak izan diren arren, kostaldeak azken 12.000 urtetan gutxi gorabehera, gaur egungo formari eutsi dio.

Descriptores

UPV/EHU

ingurumen_osasuna

geomorfologia

Tesis

https://addi.ehu.es/bitstream/handle/10810/68042/TESIS_BILBAO_LASA_PERU.pdf?sequence=1&isAllowed=y